Luigi Russolo
| Luigi Russolo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Luigi Russolo |
| Jaiotza | Portogruaro, 1885eko apirilaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Laveno-Mombello, 1947ko otsailaren 4a (61 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Brera Academy (en) |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | konpositorea, musika instrumentuen egilea, musikaren teorikoa eta margolaria |
| Lantokia(k) | Bartzelona Madril Milan Paris Espainia eta Turin |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Mugimendua | Futurismoa |
| Genero artistikoa | musika esperimentala |
Luigi Russolo (Portogruaro, Venezia, Italia, 1885eko apirilaren 30a - Bottanuco, Italia, 1947ko otsailaren 4a) margolaria eta musikagilea izan zen.
Akuaforte-teknika erabiliz margotu zituen lehen koadroak, modernistak: Nietzsche; Loak hartutako hiria; Garaituak; eta Lurrin gozoa. Pintura futuristari buruzko manifestua izenpetu zuen 1910. urtean eta mugimendu horretako ordezkari ezagunenetakoa izan zen: Musika; Tximistak; Trena abiadura bizian; Ricordi di una notte (1912, Gau bateko oroitzapenak); eta Iraultza. Hotsari buruzko lan bat argitaratu zuen 1913. urtean (Hotsen artea), eta hiriari eta bestelako formei zegozkien hotsak interpretatzeko musika-tresnak sortu zituen. Kontzertuak eskaini zituen Italian eta Ingalaterran: Hiriburuaren itzartzea; Auto eta hegazkinen topaketa; eta Gudak oasi batean. Parisen bizi izan zen 1927tik aurrera.
Bi musika-tresna asmatu zituen: rumorharmonium edo rusolofonoa, eta harmoniazko arkua.

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.