Luis Cernuda
Luis Cernuda | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1902ko irailaren 21a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1963ko azaroaren 5a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Panteón Jardín (en) |
Heriotza modua | heart attack (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Mount Holyoke College Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa Tolosako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | 27ko Belaunaldia |
Luis Cernuda Bidón (Sevilla, 1902ko irailaren 21a - Mexiko, 1963ko azaroaren 5a). Espainiar poeta, kritikaria eta itzultzailea, 1927ko Belaunaldiaren kidea zer. Erbestean hil zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sevillan jaioa, bere aita militar zen eta, ondorioz, oso heziketa gogorra pairatu behar izan zuen. Bederatzi urtekin poesia idazten hasi zen. Sevillako Unibertsitatean 1919an Zuzenbidea ikasten hasi zen, 1926an bukatuko zuena. Tarte luze horretan baita ere soldaduska egin zuen. Pedro Salinas irakasle bezala izan zuen eta horrek idazten eta argitaratzen asko lagundu zion. Gerra zibilaren garaian, 1938an, Ingalaterrara joan zen eta han, Oxfordshiren, ihes egindako euskal haurrekin lan egin zuen; bertan hil zen euskal haur bati poema bat eskaini zion, "Niño muerto" ("Hildako haurra"), Las nubes olerki bilduman jasota. 1947an Estatu Batuetara joan zen, Massachusettsera. 1952. urtean Mexikon hartu zuen egoitza. 1963ko azaroaren 5ean Mexiko Hirian hil zen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen literatura idazkiak Cruz y raya eta Revista de Occidente aldizkarietan eman zituen argitara. Poesia landu zuen bereziki. 1931n Los placeres prohibidos (Debekatutako plazerrak) argitaratu zuen; amodioaren eta moralaren arteko gatazka ispilatzen ditu surrealisten ildotik: Perfil de aire (1927, Airezko profila), Egloga, Elegía eta Oda (1928), Un río, un amor (1929, Ibai bat, amodio bat). Donde habite el olvido (1934, Ahanztea bizi den lekua) bildumarekin ahots pertsonalago bat lortu zuen. 1936az gero, poema liburuak atera ahala, izenburu baten azpian bildu zituen, La realidad y el deseo (Errealitatea eta desira). Liburuaren bertsio erabatekoa Mexikon atera zen egilea hil eta urte betera. Bestalde, prosa poetikoa ere landu zuen, Ocnos (1942) izeneko liburuan, esaterako. Kritika lan baliotsuak ere eskaini zituen: Estudios sobre la poesía española contemporánea (1957, Bogota), Poesía y literatura (bi liburuki, 1960 eta 1965. urteetan argitaratuak). 1985an bere antzerki obra bakarra argitaratu zen: "La familia interrumpida".
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Obras completas. Ediciones Siruela. Derek Harris eta Luis Maristanyren edizioa. Madril,1993.
- Antología. José María Capote Benoten edizioa. Madril: Cátedra, 1984.
- Intermedio. Gabriel Insaustik paratutako edizioa. Valentzia: Pre-Textos, 2004.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cernuda, Luis; Mujika, Luis Mari (itzul.): Miguel Unamuno-ri itzuliriko zazpi soneto. - Egan, 2013-3/4, 205-208.
- Ibai Ertz, Jesus Lete: Luis Cernuda (1902-1963), Con las horas contadas liburutik. - Egan, 1995-1, 204-207.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Donde habita el recuerdo: memoria de Luis Cernuda (1902–2002) Cervantes Gune Birtualean.
- (Gaztelaniaz): Luis Cernudari buruzko monografia.
- (Gaztelaniaz): Luis Cernudaren biobibliografía.
- (Gaztelaniaz): Biografia eta antologia.
- (Gaztelaniaz): Biografia eta antologia.