Edukira joan

Luis González Reyes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis González Reyes

Bizitza
Jaiotza1974 (49/50 urte)
Hezkuntza
HeziketaEkologistak Martxan
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, ikertzailea, zientzia-dibulgatzailea eta pedagogoa

Luis González Reyes (Madril, 1974 - ) zientzia kimikoetan lizentziaduna (lizentziako sari berezia[1]) eta doktorea[2] eta Ekologistak Martxan taldeko kidea da[3]. Idazkaritza Konfederalean parte hartu zuen sortu zenetik, eta bederatzi urtez erakundearen koordinatzailekidea izan zen. Gaur egun GARÚA S. Coop. Mad. kooperatiba-sozietatearen parte da[4], ekologismoarekin eta pedagogiarekin zerikusia duten gaietan prestakuntza eta ikerketa lantzen duen kooperatiba. Esparru horietatik, ohiko kolaboratzailea da hainbat unibertsitatetan. FUHEMeko hiru ikastetxeetan gaitasun ekosozialen zeharkako garapenaren arduraduna da. Artikulu asko[5][6] eta hamar bat libururen egile edo egilekidea da.

« Egoera larriaz aritzean aldaketa klimatikoaz hitz egiten da batez ere, baina hori baino gehiago da. Hor da bioaniztasunaren galera, lehena bezain larria, edota ekosistemen funtzioen hondatzea, hala nola, polinizazioa, ura eta airearen arazketa, edota lurraren kalitatea... Eta horrek guztiak ekonomiari eta pertsonen bizitzari eragiten die. Horiez gain, krisi energetikoa dugu. Erregai fosilak dira gure energia iturri handiena – % 80 baino gehiago–, horien agortze zantzu argiak ikus ditzakegu jada, eta gure gizarteak horien menpeko dira erabat.

Gero eta garrantzitsuagoak diren beste produktu asko eskuratzeko zailtasunak ere gero eta handiagoak dira. Adibidez fosforoa, zeina giltzarri den nekazaritza industrialean; edo kobrea, elektrifikazio prozesu osoan erabakigarria. Zailtasun horiek guztiak, gainera, gertatzen ari dira desberdintasunak handitzen ari diren garaiotan, eta horrek sortzen du, adibidez, pobrezia energetikoa. Bizikidetza demokratikoak dituen balioak ere, halaber, gainbeheran daude.

»

—Luis González Reyes[7]


Bere liburuen artean Sostenibilidad ambiental, un bien público global; transitando por una crisis sistémica basada en los límites ambientales[8], Política ambiental de la Unión Europea. Insostenibilidad estructural y deuda ecológica[9][10][oh 1] En la espiral de la energía nabarmentzen da,[11][12][13][oh 2] Educar para la transformación ecosocial[14][oh 3] eta Colapso del capitalismo global y transiciones hacia sociedades ecomunitarias.[oh 4] Hego Euskal Herriko Ekonomiaren trantsizio ekosozialerako bide-orriaren proposamen bat, Adrián Almazán-ekin batera. Argitaletxea: Manu Robles Arangiz Fundazioa[15][oh 5]

Oharrak - Bibliografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis González Reyesen argitalpen batzuk online topa daitezke, deskargatzeko doan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «En la espiral de la energía» La Vanguardia 2015-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  2. Doktore tesia: (Gaztelaniaz) "ESTRUCTURA, PROCESAMIENTO PROTEOLITICO Y ACTIVACION DE LA PROTEINA F DEL VIRUS RESPIRATORIO SINCITIAL HUMANO". (Bioquímica y biología molecular)
  3. «Luis Gonzalez: "Kolapsoaren lehen aldiak bizitzen ari gara"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Luis González Reyes» Cooperativa Garua (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Luis González Reyes» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  6. (Gaztelaniaz) «El Salto - Edición General Luis González Reyes-en artikuluak» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  7. «“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  8. González Reyes, Luis. (2011). Sostenibilidad ambiental: un bien público global; transitando por una crisis sistémica basada en los límites ambientales. Plataforma 2015 y más ISBN 978-84-89743-91-5. PMC 1025515201. (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  9. (Gaztelaniaz) «Politica ambiental de la unión europea : insostenibilidad estructural y deuda ecológica» bibcercador.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  10. González Reyes, Luis. (2008). Política ambiental de la Unión Europea. Insostenibilidad estructural y deuda ecológica. Ecologistas en Acción ISBN 978-84-935622-9-8. PMC 733748429. (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  11. (Gaztelaniaz) Luis González Reyes. .
  12. (Gaztelaniaz) Resiliencia, Instituto. «Luis González Reyes» www.eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  13. (Ingelesez) Resiliencia, Instituto. «Luis González Reyes» 15/15\15 (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  14. Educar para la transformación ecosocial : orientaciones para la incorporación de la dimensión ecosocial al currículo.. FUHEM 2018 ISBN 978-84-95801-45-6. PMC 1059489673. (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  15. «Trantsizio ekologikoa bideratzeko proposamenak jasotzen dituen liburuxka argitaratu du ELAk» Plone site (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).