Lurdes Alkorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurdes Alkorta

Bizitza
JaiotzaAzpeitia1973ko ekainaren 27a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktrikitilaria eta irakaslea

Facebook: Lurdes.alkortapagadizabal Edit the value on Wikidata

Lurdes Alkorta Pagadizabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1973ko ekainaren 27a) trikitilari profesionala da.[1]Hernaniko musika eskolan dihardu musika irakasle.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetan hasi zen Lurdes trikitia jotzen, 10 urterekin, eta hasieran afizioa zena ofizio eta ogibide bilakatzea lortu du. Musika bere bidelaguna da. Amaren aldeko aitona ere txikirilaria izan zuen, baita aitonaren arreba ere.

Sakabi izan zuen irakasle lehenengo hiru-lau urteetan eta ondoren Lajarekin jarraitu zuen ikasten. Hasieran ez zuen solfeo bidez ikasi, garai hartan ohikoa zen bezala, belarriz eta buruz ikasi zuen, baina Sakabik animatuta musika eskolan izena eman eta bost urte egin zituen solfeo klaseak hartzen.

Trikiti klaseetan izena emana nuen, eta nire egunerokotasunaren parte zen.

Txikitilari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trikitia jotzen ikasi ondoren erromeriak alaitzen hasi zen, eta Aukeran dantza konpainiako parte ere izan zen hainbat urtez.[2][3][4]

Trikiti irakasle lanetan berriz, Elgoibarren (Gipuzkoa) hasi zen Alkorta, senarrak zuen eskolan. Geroago, Hernaniko (Gipuzkoa) musika eskolatik hots egin zion Joseba Tapiak, hark lanpostua utzi egin behar zuela eta. Ondoren, oposaketak gainditu eta bertan kokatu zen.[5]Hainbat trikiti jaialditan ere hartu du parte.[6]Inguruko trikitilari ezagun askorekin jo izan du Alkortak, baita Mikel Laboarekin ere, Azkoitiko plazan jo zuen harekin eta xamurtasunez gordetzen dut oroitzapen hura.

Erreferenteei dagokienez, bere irakasle izan zirenak ditu erreferentetzat: Tapia, Sakabi edota Martin. Geroago, Alkorta baino hiru-lau urte zaharragoak diren Zabale, Imuntzo edota Gozategi bilakatu ziren erreferente.

Zaletasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikazaletzat du bere burua azpeitiarrak, eta askotariko musika entzuten du. Trikiti jotzailea izanik, trikitia entzuten du maiz: Esne Beltza, Gozategi. Hala ere, folk estiloko musika guztia atsegin du eta irratian jartzen duten guztia entzutea gustatzen zaio.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskal herriko trikitixa txapelketa 1991ean argitaratutako diskan partehartzaile gisa agertzen da.
  • Aristerrazu da plaza diska, 1997an argituratua, zabale anaiekin parte hartua.
  • Amaia Zubiriaren hoi pitxu hoi diskan parte hartu zuen, 1998. urtean argitaratua.
  • Faborez 03 Trikitixa elkarteak argitaratuta (2009), Aitor Alkorta Pagadizabal anaiarekin.
  • Geure kolkotik 2011, Eneko Dorronsoro, Laja II, Iker Goenaga eta Epelderekin. EAN: 8435226128603.[7]
  • Trikiti pieza berrien euskadi irratia lehiaketa , Elkarrek 1994ean argitaratutako diskan partehartzaile gisa agertzen da.

Trikitixa txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an hasi eta 1996urteraarteko hainbat lehiaketatan parte hartua, hoietatik garrantzitsuenak:

  • 1991kako Euskadiko trikitixa txapelketa: 4. saria
  • 1993an pieza berrien lehiaketan bi bigarrengo sari, trikitixa saila " Berandutarrak gara gu" piezarekin (2.saria)  eta fandango saila " Iragana" piezarekin (2.saria)
  • 1996ko pieza berrien lehiaketa 1. saria, arin arin saila "Negubide" piezarekin.

Erreferentziak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lurdes Alkorta: "Ez dago ikasle batek zerbait eskatu eta hura irakastea baino ezer hoberik" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  2. www.promueve3.com. «Aukeran: Sutargi» AUKERAN (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  3. www.promueve3.com. «Aukeran: Bideak» AUKERAN (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  4. I.U. «La compañía de danza Aukeran presenta 'Izena duen guztia omen da' en Manila» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  5. «Profesorado» Hernani-Musikaeskola (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  6. «San Josetako Trikiti Jaialdia 2021» www.sarea.euskadi.eus 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  7. «geure kolkotik 2011 (pieza berriak) (cd). Eneko Dorronsoro / Laja Ii / Lurdes Alkorta / Iker Goenaga / Epelde. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]