Luzia Sagastasoloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luzia Sagastasoloa
Luzia Sagastasoloa.jpg
Bizitza
JaiotzaMallabia, 1911
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1999 (87/88 urte)
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra eta irakaslea

Luzia Sagastasoloa (Mallabia, Bizkaia, 1911-1999) Errepublika garaiko andereñoa izan zen. Magisteritza ikasketak egin zituen Bilbon eta zientzia kimikoetan lizentziatu zen Santiago de Compostelan. 35 urte zituela moja sartu zen eta Vedruna argitaletxearen sorrera bultzatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallabiko Iruatxeta izeneko etxean jaio zen Luzia, eta Bilboko Teresianetan magisteritza ikasi ostean, andereño jardun zuen Algortan. Basagoiti etorbideko eskolan irakatsi zuen, harik eta, errepublikaren kontrako Gerra Zibila hasi zen arte. 1936an, gerratik ihes, zenbait ikaslerekin Bordele ingurura abiatu zen, Mungiako Josefina Torrontegirekin batera. Hantxe errefuxiatu ziren. Gerra amaitu baino lehen, ordea, Espainiara itzuli zen, oraindik errepublikarra zen Madrilera. Itzuleran, ezin izan zuen irakaskuntzan lan egin, eskola-umeekin Bordelera ihes egin zuelako. Egoera hartan, Santiago de Compostelara jo zuen zientzia kimikoak ikastera.

Durangaldera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942-1943an itzuli zen Galiziatik Durangaldera Luzia Sagastasoloa, zientzia kimikoetan lizentziatuta. Durangon irakasle jardun zuen Vedruna karmelitek Kurutziagan zuten ikastetxean, eta Komentu kaleko akademia txiki batean ere irakatsi zituen zientziak.[1]

Moja[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946-1947ko ikasturtean, Gasteizko Vedruna karmelitetan sartu zen moja, eta Ourenseko Comunidad Santa Joaquina de Vedruna komentura joan zen 1949an. Irakasten jarraitu zuen,[2] eta ordenako kargu altua izatera heldu zen Madrilgo Kolegio Unibetsitarioan (1963-1982).[3]

Vedruna argitaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vedruna argitaletxearen sorrera bultzatzen lan egin zuen, besteak beste, Maria Teresa Elgarrestarekin.[4] 1991n itzuli zen Gasteizera; 1999an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]