Lycaena virgaureae
Lycaena virgaureae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Generoa | Lycaena |
Espeziea | Lycaena virgaureae Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Rumex |
Lycaena virgaureae Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da, Iberiar penintsulan hasi eta Siberian zehar Mongoliaraino.
Lineo naturalista suediarrak deskribatu zuen 1758. urtean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta txiki bat da, 26-34 hegal-zabalera duena[1]. Sexu dimorfismoa azaltzen du. Arraren hegalak laranja biziak dira, ertz beltzak dituztenak. Aurreko hegaletan puntu beltz batzuk izaten ditu batzuetan. Azpialdean kolore horiagoa du aurreko hegaletan eta okreagoa atzeko hegaletan. Puntu beltz ugari izaten ditu[1].
Tximeleta emearen kolorea laranja-horixka izaten da eta puntu beltz ugari ditu. Aniztasun handia erakusten dute emeen hegalek.
Beldarrak berdeak dira eta puntu zuri batzuk izaten dituzte.
-
Lycaena virgaureae ♂
-
Lycaena virgaureae ♂ △
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belaunaldi bakarra duen tximeleta da eta uztaila erdialdetik iraila erdialdera ikusten dira. Arrautza zuriak banan bana jartzen ditu landarearen zati lehorretan, batzuetan multzotan ere bai. Negua igaro ondoren jaiotzen dira beldarrak eta gauez elikatzen dira. Prezipitazio handiko eremuetara moldaturik daude eta ur azpian ere denbora luzez iraun dezakete[1].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendialdeko zelaietan ikusten da, 1.000 eta 2.000 altuera duten lurraldetan[2]. Armenian 2.700 metrotako altueran ere aurkitzen da bertako azpiespeziea[3].
Azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L. v. montanus (Alpeetan)
- L. v. miegii (Iberiar penintsulan)
- L. v. armeniaca (Armenian)[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tximeleta arra.
-
Tximeleta emea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Manto de oro. Lycaena virgaureae» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
- ↑ Die Tagfalter Europas und Nordwestafrikas. 1998 ISBN 978-3-440-07573-9. PMC 75813244. (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
- ↑ a b (Ingelesez) «Lycaena virgaurea» Butterfly Conservation Armenia (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).