Madeleine Larralde
Madeleine Larralde | |
---|---|
Sarako Jondoni Martine elizan dagoen Maialen Larralderen plaka oroigarria. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sara, 1759 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | 1794ko irailaren 19a (34/35 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: gillotina |
Jarduerak | |
Jarduerak | irulea |
Madeleine Larralde (Sara, 1759 - 1794ko irailaren 19a) Sarako emakumea, Konbentzioko armadari aurka egiteagatik hil zutelako ospetsu bihurtu omen zena, 1794ko Lapurdiko errepresio aldian. XIX. mendeko zenbait aditu katolikoren arabera (Cesar Duvoisin, Pierre Hariztoi, Anton Abadia), ustez fede katolikoa aitortzeagatik hilarazi zuten hamabost urteko neska bat izan zen.
Victor Pierre Dubarat apaizak 1926an erakutsi zuenez, berriz, emakume hark 35 urte zituen preso hartu zutenean, Nafarroako Beran ari zen lanean irule gisa, eta ez zuten fede katolikoagatik hil. Madeleine Larralderen elezahar hura jaso eta La Flor de Larralde obra idatzi zuen Arturo Kanpionek. Felipe Arrese Beitiak ere Larralderi buruz idatzi zuen eta, Maulen, 1886an ospatu ziren Lore Jokoetan, haren omenez aurkeztu zuen Euskaldun martira sara-tar neskatilla Larraldeko Madalenari lanean.[1]. Jean Baptiste Daranatz historialariak prozesuaren inguruko bi dokumentu berreskuratu eta aztertu zituen, ‘’Commdamnation à mort’’ alde batetik , non adina eta lanbidea aipatzen diren eta Berara joana zela eta bestetik, “Verbal de mort. Exécution’’, hiltzea jasotzen duena.[2]
Gillotinaz burua moztuta hil zuten Chauvin-Dragonen (Ziburu-Donibane Lohizune), 1794ko irailaren 19an arratsaldeko 5etan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Urrutia 2004, 16. orr.
- ↑ (Frantsesez)CASTAINGTS-BERETERVIDE, Mayi.- La terreur et la déportation des basques du Labourd 1794. — Donibane Lohitzune : Ikuska, cop. 1994, 103-107 orr.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urrutia, Itziar (2004): Felipe Arrese ta Beitia 1841-1906. Bidegileak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz.
![]() |
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |