Magadan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Magadan
hiri/herri
Magadan seen from mountain.jpg
Magadanen ikuspegia
Flag of Magadan.png Coat of Arms of Magadan.png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako oblastak Magadan oblasta
Urban okrug in RussiaMagadan Urban Okrug
Izen ofiziala Магада́н
Posta kodea 685000
Geografia
Koordenatuak 59° 34′ 00″ N, 150° 48′ 00″ E / 59.566666666667°N,150.8°E / 59.566666666667; 150.8Koordenatuak: 59° 34′ 00″ N, 150° 48′ 00″ E / 59.566666666667°N,150.8°E / 59.566666666667; 150.8
Magadan hemen kokatua: Errusia
Magadan
Magadan
Magadan (Errusia)
Azalera 295 km²
Altuera 70
Demografia
Biztanleria 95.982 bizt. (2018)
Dentsitatea 325,36 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1929
Telefono aurrizkia 4132
Ordu eremua Magadan Time Itzuli eta Vladivostok Time Itzuli
Hiri senidetuak Jelgava, Anchorage, Tonghua, Zlatitsa Itzuli eta Shuangyashan
http://www.magadangorod.ru/

Magadan (errusieraz: Магадан) Errusiako hiria da, Magadan oblastaren hiriburua. Ekialde Urruneko Barruti Federalean dago, Okhotskeko itsasoaren iparraldeko kostaldean, Taui badian[1], Moskutik 5.910 km ekialdera eta Khabarovsketik 1.655 km ipar-ekialdera. 2010ean 95.982 biztanle zituen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko hamarkadarako bazegoen giza kokalekua Magadan inguruan, baina herria 1929an sortu zuten. Hasieran, hiriaren izena Nagaevo izan zen, Even-Okhotsk barrutiko hiriburua. 1933. urtean hiri-izaera eman zioten.

Stalinen agintepean presoak Magadanera bidaltzen zituzten behartutako lanak egitera. 1932-1953 urte bitartean Dalstroi erakundearen egoitza egon zen Magadanen: behartutako lan izugarriak, urre-meatzeetako lanak eta lan zentzagarriak eragiten zizkieten. Aro horretan hiriko ekonomiak behera egin zuen, eta hala egon zen hamarkadetan.

Magadanek Okhotskeko itsasoan portua duenez, Kolyma eskualdeko meatzeetan ustiatutako urrea eta beste metalak merkaturatzeko gune bihurtu zen. Hiria hazi egin zen, eta biztanleak ere ugaritu egin ziren, batez ere meategietako jardunaren garapenez.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, eraikuntza eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak. Portua maiatzetik abendura egoten da irekita. Hiritik 50 km iparralderantz nazioarteko aireportua daukate. Edozein modutan ere, errepide bi daude bakarrik hiria inguruekin lotzeko; bat Kamtxatka aldera doana, eta bestea, 2.200 kmra hurren daukaten Jakutsk hirira doana, hezurren ibilbidea deritzona. Beraz, nolabait isolatuta dagoen hiria da Magadan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magadanen klima subartikoa daukate, Dfc Köppen klima sailkapenaren arabera. Negu luze eta hotzak dituzte; urtean bakarrik sei hiletan igotzen du tenperaturak 0 °C-tik gora. Izotza eta tundra dira eskualdeko paisaia nagusia, beraz. Okhotskeko itsasoko kostaldeko tenperatura, urtarrilean -22 °C eta uztailean 12 °C bitartekoa izaten da. Barrualdean, ostera, urtarrilean -38 °C eta uztailean 16 °C bitarteko tenperatura izaten dute.

Datu klimatikoak (Magadan)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 2.4 2.5 5.5 8.0 22.3 24.5 26.0 25.5 20.2 13.8 6.6 3.3 26.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −14.2 −12.5 −8.0 −1.6 4.9 11.3 14.8 15.0 10.4 1.7 −7.3 −12.8 0.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -16.4 -15.4 -11.4 -4.6 1.8 7.8 11.8 12.0 7.5 -0.9 -9.8 -14.9 -2.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −18.5 −17.8 −14.4 −7.5 −0.5 5.2 9.6 9.7 5.1 −3.1 −12.0 −17.0 −5.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −34.6 −33.3 −30.8 −23.5 −10.8 −3.0 2.0 −1.0 −6.3 −21.6 −26.9 −30.7 −34.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 14 13 17 33 37 47 64 93 77 80 60 26 561
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 0.1 0.3 0.3 2.1 11 16 21 20 18 10 2 0.1 100.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 16 14 15 15 6 0 0 0 0.2 8 17 16 107.2
Eguzki orduak 74.4 127.1 226.3 228.0 198.4 216.0 182.9 170.5 147.0 130.2 81.0 40.3 1822.1
Hezetasuna (%) 65 64 65 71 78 82 86 83 78 69 66 64 72.6
Iturria (1): Погода и Климат[3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sunshine)[4]

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mapa Kolymskiy.narod.ru