Magnolia (generoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau landare generoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Magnolia (argipena).
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Magnoliales
Magnolia × wieseneri
Magnolia × wieseneri


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Magnoliales
Familia: Magnoliaceae
Generoa: Magnolia

Magnolia 210[1] espezie inguruko landare loredun genero bat da, Magnoliaceae familiakoa. Izena Montpellierko Lorategi Botanikoaren Pierre Magnol zuzendariaren omenez du. Espezie ezagunena Magnolia lorandia da, askotan Magnolia soilez izendatua.

Magnolia antzinako genero bat da. Erleak agertu baino lehenago garatu ziren eta, horregatik, loreak kakalardoek polinizatzeko egituratu.

Magnolia espeziek bi jatorri dituzte: bata Asia ekialde eta hegoekialdean, bestea Ipar Amerika ekialdean, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait leku.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magnolia (generoa) Aldatu lotura Wikidatan
  1. Magnolia generoko ezpezie kopurua ikuspegi taxonomikoaren araberakoa da. Oraintsuko ikerketa molekular eta morfologikoen arabera, genero zaharkitu batzuk, hala nola Talauma, Dugandiodendron, Manglietia, Michelia, Elmerrillia, Kmeria, Parakmeria, Pachylarnax genero berekoak dira: Magnolia. Genero honetan daude 210 espezieak.