Magnum (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Magnum (telesaila)
Magnum scene.jpg
Jatorria
Sortzailea Donald Bellisario Itzuli
Jatorrizko izenburua Magnum, P.I.
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 8
Atalak 162
Ezaugarriak
Genero artistikoa detektibe-fizkioa eta polizia-telesaila
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 45 minutu
Kokapena
Koordenatuak 21° 19′ 30″ N, 157° 40′ 48″ W / 21.325°N,157.68°W / 21.325; -157.68Koordenatuak: 21° 19′ 30″ N, 157° 40′ 48″ W / 21.325°N,157.68°W / 21.325; -157.68
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ray Austin Itzuli
Mike Vejar Itzuli
Ivan Dixon Itzuli
[[Kategoria:Ray Austinek Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Mike Vejarrek Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Ivan Dixonek Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k) Chris Abbott Itzuli
Donald Bellisario Itzuli
Glen A. Larson Itzuli
[[Kategoria:Chris Abbottek Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Donald Bellisariok Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Glen A. Larsonek Itzuli idatzitako telesailak]]
Antzezlea(k)
Tom Selleck (Thomas Magnum )
John Hillerman (Jonathan Higgins )
Roger E. Mosley (T.C. )
Larry Manetti (Rick )


[[Kategoria:Roger E. Mosleyk Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Larry Manettik Itzuli antzeztutako telesailak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Mike Post Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data 1980ko abenduaren 11
Amaiera-data 1988ko maiatzaren 8a
Fikzioa
Historia
Jasotako sariak Genesis saria
Kanpo loturak
www.cbs.com/shows/magnum-pi/

Magnum (jatorriz Magnum P.I., hots, Magnum Private Investigatir, euskaraz Magnum Ikertzaile Pribatua) 1980 eta 1988 bitartean CBS katean aireratu zen estatubatuar telesaila bat izan zen. Bertako antzezle nagusiak Tom Selleck, John Hillerman, Roger E. Mosley eta Larry Manetti izan ziren.

Telesaila hau Euskal Herrian 1987tik ETB 1 eta ETB 2 kateek euskaraz nahiz gaztelaniaz 1980 eta 1990eko hamarkadetan zehar igorri zuten.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tom Selleck eta Sharon Stone aktoreak 1984ko apirilean Hawaiko Kahala Hilton Hotelean Magnum telesaileko grabaketa batean zehar.

Telesaila honek Hawaiin bizi den Thomas Sullivan Magnum (Tom Selleck) izeneko ikertzaile pribatu baten abenturak azaltzen ditu. Batzuetan bertako erdi-ipurdiko kasuak ikertzen aritzen da, bestetan aldiz Tanaka komisarioak (Kwan Hi Lim) hala eskatuta krimen kasu garrantzitsuagoak ere ikertu izan ditu. Magnum ikertzailea Robin Masters izeneko nagusi aberats eta misteriotsu baten etxaldean bizi eta harentzat lan egiten du, bide batez haren jabetzakoa den Ferrari 308 GTS kirol-auto ikusgarri bat ere gidatu ohi duelarik. Masters jauna ez da Magnumen babeslea soilik, Magnumek aurretik lagundu izanaren truke ikertzaileak aberatsaren etxaldeko gonbidatuen etxea eta autoa erabiltzeko askatasun handiaz gozatzen du.

Aldiz, etxaldean Jonathan Quayle Higgins III izeneko ingeles maiordomo edo etxezain zorrotz bat ere badago (John Hillerman, ironikoki aktore hau Texaskoa zen, nahiz eta telesailean ingeles azentuaz mintzatu). Etxezain honek beti Magnum eta bere gonbidatuak izutu ohi dituzten Zeus eta Apollo izeneko bi doberman txakurren jabe ere bada. Higginsek Mastersen etxaldea mantendu eta zaintzeaz gain haren erabilerarako erabateko askatasuna du, honen ondorioz telesailaren lehenbiziko ataletan Magnumek Higgins etxezaina Masters jauna bera dela uste du. Elementu honek telesailaren lehenbiziko atalei bixitasun handia ematen die, nahiz eta gerora Higgins eta Masters jauna pertsona ezberdinak direla nehin ere ez oso argi gelditu izan.

Bestalde Magnumek bere ikaslanetan beste bi lagun minen laguntza jaso ohi du: Ricky edo Orville Wilbur Richard Rick Wright (Larry Manetti) eta T.C edo Theodore Calvin (Roger E. Mosley), biak ere Vietnamgo Gerran Magnumekin batera arituak. Rickek Hawwaiko King Kamehameha golf zelaian lan egiten du eta bertako mafiarekin harremanak dituenez, informazio iturri bikaina suertatu ohi da, aldiz T.C.-k aerotaxi moduan erabili ohi duen Hughes 500 modeloko helikoptero bat eta honen kolore berdinez margotutako Volkswagen T3 furgoneta baten jabe ere bada.

Magnum estatubatuar kirolen zaletu handia zen, bereziki beisbolarena, gainera etxalde aurreko hondartzan kayakean arraunean ere ibili ohi da. Magnumem ezaugarri nagusienetako batzuk aldiro jantziak zeramatzan loredun atorra koloretsuak, Detroiteko Tigreak beisbol taldeko kapelak, udako galtza motzak eta itxura berezia ematen zion mostatxo moduko biboteak ziren.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]