Maia Txiburdanidze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maia Txiburdanidze
Maia Txiburdanidze
Maia Tschiburdanidse 1984an, Tesalonikan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Maia Txiburdanidze
Jaio 1961eko urtarrilaren 17a (56 urte)
Kutaisi (Georgiako SES (SESB))

Maia Txiburdanidze (georgieraz: მაია ჩიბურდანიძე) (Kutaisi, 1961eko urtarrilaren 17a) georgiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 1978tik 1991ra.

1978an Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun titulua eskuratu zuen Nona Gaprindaxvili aurreko txapelduna garaitzean; 17 urte baino ez zituen, inoizko txapeldun gazteena, harik eta 2010ean Hou Yifanek errekor hori hautsi zuen arte. Beste lau aldiz irabazi zuen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa, 1981, 1984, 1986 eta 1988an. 1991an galdu zuen txapeldun titulua Xie Jun txinatarraren aurka.

Nazioarteko Maisu Handi titulua eskuratu zuen 1984an. Hori lortzen duen bigarren emakumea da, Nona Gaprindashviliren atzetik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maia Txiburdanidze Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Nona Gaprindashvili
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
1978-1991
Ondorengoa
Xie Jun