Edukira joan

Maison de l'Étoile d'Or

Koordenatuak: 50°50′N 4°21′E / 50.84°N 4.35°E / 50.84; 4.35
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maison de l'Étoile d'Or
Kokapena
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Brusela-Hiriburua eskualdea
Belgikako barrutiaArrondissement of Brussels-Capital
HiriaBrusela
Koordenatuak50°50′N 4°21′E / 50.84°N 4.35°E / 50.84; 4.35
Map

Maison de l'Étoile d'Or, nederlandera De Gulde Sterre, euskaraz Urrezko Izarraren Etxea, Belgikako Brusela hirian dagoen etxe barrokoa da, Vieille Halle aux Blés plaza ospetsuan kokatuta.

XVIII. mendean Vieille Halle aux Blés plazan diligentzia zerbitzu bat zegoen; handik posta herrialde desberdinetara eramaten zen: Hegoaldeko Herbeheretara, Frantzia, Luxemburgo, Alemania, Suitza... Ondorioz, beste motarako zerbitzuak sortu ziren inguruan: ostatuak, posta etxeak, e.a. Denda eta etxe horien artean De Gulde Sterre edo l'Étoile d'Or zegoen.[1] Etxe horretatik Mons, Ath, Tournai, Lille, Luxenburgo eta beste herrialdetara zihoazten diligentziak ateratzen ziren. De Gulde Sterreren eraikina zaharragoa zen, XVII. mendekoa, alegia.

Gaur egungo eraikina 1960. hamarkadan zaharberritua izan zen. Arduraduna V.G Martiny arkitektoa izan zen. 1975ko urriaren 16tik monumentua izendatua izan zen, 2043-0039 erreferentziarekin.[2]

Maison de l'Étoile d'Or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Le Patrimoine monumental de la Belgique, Bruxelles, 1C liburukia, Pentagone N-Z, Pierre Mardaga éditeur, 1994, 441 or.
  2. https://web.archive.org/web/20130326213320/http://www.monument.irisnet.be/fr/patrimoine/intro.htm Bruselako monumentuak eta leku babestuak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]