Edukira joan

Maitane Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maitane Alonso

Bizitza
JaiotzaSodupe, 2001eko urtarrilaren 7a (25 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, asmatzailea, medikua eta ekintzailea

X.com: iam_maitane LinkedIn: maitane-alonso-monasterio-022793193 Edit the value on Wikidata

Maitane Alonso Monasterio (Sodupe, Gueñes, Bizkaia, 2001eko urtarrilaren 7a) medikua eta ikertzailea da

Ikertzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitane txikitatik hasi zen Elhuyarren udalekuetan eta zientzia azoketan parte hartzen. Zientzia giroan sortutako ikerketarako interesak elikagaien kontserbazioa luzatzen duen makina asmatzera bultzatu zuen.[1][2] Etxean egindako makinarekin Elhuyarreko zientzia azokan egon zen lehenengo aldiz, 2017an. Hurrengo urtean Bartzelonako Expocerca Jove azokan, aurkeztu zuen proiektua eta han ere saritua suertatu zen. Urte berean Txileko zientzia azoka batean ere egon zen, ESI Amlat izenekoan. 2019an, Intel ISEF bilkuran egoteko aukera izan zuen, Phoenix hirian (Arizona, AEB). Proiektuak bi sari jaso zituen bertan, iraunkortasuneko kategoriako lehena, eta mikrobiologia alorreko bigarrena.[3] NASAri bere proiektua azaltzeko aukera izan zuen bertan eta interesa ere piztu zuen.[4]

2020an, elikagaiak kontserbatzeko sistema ekonomiko azkar eta jasangarria enpresa bihurtu zuen, Innovating Alimentary Machines.[5]

2021ean, #NoMoreMatildas kanpainako ekitaldi batean parte hartu zuen, Parlamentuaren Espainiako egoitzan.[6]

Maitane Alonsok Gurutzetako Ospitaleko pazienteen prostatako minbizi metastasikoaren mutazio germinalak ikertu ditu. Ikerketa Estatu Batuetara eraman zuen, San Frantziskora, munduko onkologia genitourinarioari buruzko kongresu ospetsuenera.[7]

Sariak eta aipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2017an Elhuyar Zientzia Azokan saria jaso zuen. 16 urte zituenean Maitane Alonsok bere ideiaren lehen prototipoa eraman zuen Marta Camara ikaskidearekin batera, Elhuyar Zientzia Azokara. Ikergaia, jakien kontserbazioa.
  • 2018an, Bartzelonan, 1. saria eta ohorezko aipamena lortu zituen XIX Exporecerca Jove gazteen zientzia-proiektuen azokan, hainbat herrialdetako gazteek aurkeztutako 115 zientzia-proiekturen artean.[8]
  • Txilen ESI AMLATen Nazioarteko zientzia azokan ere aurkeztu zuen bere proiektua eta (azoka horretan, proiektua aurkezteaz gain, euskarazko bertsoak ere kantatu zituen baita Agurra dantzatu ere).
  • 2019ko maiatzean, aukera izan zuen Intel ISEF bilkuran egoteko, Phoenix hirian (Arizona, AEB). Proiektuak bi sari jaso zituen bertan, iraunkortasuneko kategoriako lehena, eta mikrobiologia alorreko bigarrena.[9]
  • 2020an haren start-up Espainiako Everis sariaren finalista izan da.[10]
  • AEBetan jasotako sariaren ondorioz, asteroide bati Maitane Alonso izena jarriko diote, baita Bilboko ikastetxe bati ere.[11][12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Feminista, DF Diario. (2019-09-22). Maitane Alonso premiada en el certamen más importante del mundo sobre ciencia y tecnología. (kontsulta data: 2020-07-11).
  2. «Maitane Alonso, Sodupeko txoko batetik mundu zientzia eta teknologiaren azokarik garrantzitsuenetako batera - Info» UPV/EHU (kontsulta data: 2020-07-11).
  3. «Jakien kontserbazioan aurrerakuntzak ikertzaile gazte baten eskutik» sustatu.eus (kontsulta data: 2020-07-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Maitane Alonso, la joven bilbaína que ha triunfado con su máquina para conservar alimentos» La Vanguardia 2019-09-22 (kontsulta data: 2020-07-11).
  5. (Gaztelaniaz) «La startup española que alarga la vida del alimento con aire tratado» El Español 2020-10-15 (kontsulta data: 2021-03-12).
  6. (Gaztelaniaz) «#NoMoreMatildas - 8 febrero» www.europarl.europa.eu (kontsulta data: 2021-03-12).
  7. «Maitane Alonso 24 urteko medikuak prostatako minbiziari buruzko ikerketa lana aurkeztu du AEBn» EITB 2025-05-26 (kontsulta data: 2025-05-26).
  8. Diversius. «1. saria eta ohorezko aipamena Bartzelonako XIX. Exporecerca Jove azokan Zientzia Azokatik joandako gaztearentzat» Elhuyar (kontsulta data: 2020-07-11).
  9. https://radiopopular.com/maitane-alonso-monasterio-una-cientifica-de-presente-y-futuro/nere[Betiko hautsitako esteka]
  10. Press, Europa. (2020-10-06). «Los seis proyectos tecnológicos finalistas del Premio everis España 2020 al emprendimiento» www.europapress.es (kontsulta data: 2021-03-12).
  11. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Maitane Alonso, premiada en EE. UU. por una máquina de conservación de alimentos» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-07-11).
  12. (Gaztelaniaz) «Maitane Alonso, premiada en EE. UU. por una máquina de conservación de alimentos» EITB Radio Televisión Pública Vasca (kontsulta data: 2021-03-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]