Makarroi (gozokia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makarroi (gaileta)» orritik birbideratua)
Makarroi (gozokia)
sandwich cookie (en) Itzuli
Saulteko makarroiak
Osagaiakarbendol ehoa, Merengea eta gatz arrunta
Historia
JatorriaFrantzia

Makarroia (frantsesez: macaron) merenge eta arbendolazko litxar[1] samur eta biribila da, 3-5 cm diametroan, Frantziako hainbat tokiko berezitasuna izanik itxura eta zapore desberdinak dituena, eta batez ere honako herrietan ezaguna: Amiens, Boulay, Chartres, Cormery, Joyeuse, Le Dorat, Massiac, Montmorillon, Nancy, Réau, Saint-Émilion, Sainte-Croix Lannion edo Sault. Euskal Herrian oso ezagunak dira Adam Etxeko makarroiak, Donibane Lohizunen gutxienez 1660tik ekoitziak.

Merengezko pastiza izanik, osagai nagusiak dira zuringoa, glas azukrea eta arbendola xehatuak (arbendola azukre adina). Horrela prestatu orea, plaka batean ezarri, laberatu eta egosten da. Honek ematen dio duen itxura: ore finkatu eta labean gorritutakoa.

Askotariko paristar makarroiak.

Nahiz eta Frantziako gastronomiako tipikoak dira, berez Italiar jatorrikoak dira, izan ere Katalina Medici erreginaren sukaldariak errezeta zabaldu baitzuen Gortean. XIX. mendean paristar makarroia jaio zen: gurin-kremazko edo marmeladazko mamia bi makarroien artean. 1880tik aurrera garatu zen Belleville auzoan, eta geroago Latin auzoko gozotegietan hedatu. XX. mendean kolore eta zapore anitzeko makarroiak sorten hasi ziren eta 2000tik aurrera makarroiaren eta mamiaren arteko zapore bananduak agertu ziren: mertxika-arrosa, lima-albaka, praline-yuzua, udare-laranja etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.