Makuhari Messe

Koordenatuak: 35°38′54″N 140°02′05″E / 35.64833°N 140.03472°E / 35.64833; 140.03472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Makuhari Messe
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Chiba
Izendaturiko hiria Chiba
Japoniako auzoaMihama-ku
ChōchōNakase
Ur-masaHamada River (en) Itzuli
Koordenatuak35°38′54″N 140°02′05″E / 35.64833°N 140.03472°E / 35.64833; 140.03472
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1986ko apirilaren 30a
Inaugurazioa1989
KudeatzaileaMakuhari Messe, Inc.
Izenaren jatorriaMakuhari (en) Itzuli
erakustazoka
KirolaTaekwondoa
Erabiltzailea2020ko Udako Olinpiar Jokoak
Arkitektura
ArkitektoaFumihiko Maki
Solairuak4
Webgune ofiziala

Makuhari Messe (japonieraz: 幕張メッセ?) Japoniako biltzar-jauregia da, Chiba prefekturako ekialdeko eskualdean dago, Mihama hirian[1]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, COVID-19 pandemiaren ondorioz 2021ean ospatuko zirenak, Eskrima, Taekwondo, Karate eta Borroka lehiaketak jokatu ziren Makuhari Messen.

Fumihiko Makik diseinatua, Tokioko trenbide sistemaren bidez ere irits daiteke. Bere izena eskualdearen izenetik, Makuhari-tik, datorkio, ondoren, Messe, azoka esan nahia duen hitz alemaniarra daramalarik.

Zentroa 1989ko urriaren 9an amaitu, eta inauguratu zen. Orduz geroztik, ekitaldi asko eta garrantzitsuak antolatu izan dira. Makuhari Messe, turismo arrazoiengatik, Urayasuko Tokyo Disney Resortetik gertu dago, baita Chiba hondar beltzeko hondartzetatik ere.

Ospatutako ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989 eta 2001en artean, Nintendo Space World-en egoitza nagusia izan zen, Nintendo-k antolatutako bideojokoen azoka

2005ean, zentroa Japonian Live 8ren egoitza izan zen, Tokioko[2] hiriburuarekin batera. Eta, 2007ko uztailaren 7an, Live Earth megakontzerturako Japoniako egoitzetako bat ere izan zen[3][4].

2011z geroztik, KONAMI Arcade Txapelketako finala antolatu du, Konami-k[5] duen arkade biideojokoen kopa.

2016tik Hatsune Miku Magical Mirai ekitaldia antolatu du[6][7][8].

Makuhari Messe, Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan, lau kirolen egoitza izan zen. Eskrima, taekwondo, karate eta borroka kirolak, hasiera batean, Tokyo Big Sight-en jokatu behar ziren. Mugimendu hau antolatzaileek ezarritako kostuak murrizteko neurrien parte izan zen[9][10]. Geroztik, Karatea Nippon Budokanera eraman dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Makuhari Messe Hall 2020-05-22an begiratua
  2. "Live 8 Around The World" www.cbsnews.com 2020-05-22an begiratua (Ingelesez)
  3. "Live Earth Around The World www.cbsnews.com 2020-05-22an begiratua (Ingelesez)
  4. "BBC Live Eartj - About Live Earth" www.BBC.co.uk 2020-05-22an bgiratua (Ingelesez)
  5. "Konami announces TGS 2019 lineup stage schedule [Update] Gematsu (AEBko ingelesez) 2019-08-28. 2020-05-22an begiratua
  6. "Tokyo Game Show 2020. Covid19a dela eta bertan behera utzia. Digitalki egin nahian dabiltza MeriStation 2020-05-08. 2020-05-22an begiratua
  7. "Japan's virtual streamers the new rage guifnews (Ingelesez) 2020-05-22an begiratua
  8. Michel, Patrick St (2017-08-24) "Aniated pop star. Hatsune Miku is only 10, but shi has had a huge impact on music" The Japan Times (Ingelesez) 2020-05-22an begiratua
  9. "IOC Executive Board confirms Tokyo 2020 venue locations for eight more sports"
  10. «IOC approves new events for 2020 Tokyo Games; stadium delays worry Bach; baseball may make comeback | The Japan Times» web.archive.org 2015-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]