Chiba (prefektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chiba prefektura
千葉県
 Japonia
Mt. Fuji and Keiyo petrochemical complex.JPG
Flag of Chiba Prefecture.svg Emblem of Chiba Prefecture.png
Administrazioa
Estatua  Japonia
ISO 3166-2 JP-12
Hiriburua Chiba
Gobernuburua Kensaku Morita Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 35° 36′ 18″ N, 140° 07′ 24″ E / 35.605°N,140.12333333333°E / 35.605; 140.12333333333Koordenatuak: 35° 36′ 18″ N, 140° 07′ 24″ E / 35.605°N,140.12333333333°E / 35.605; 140.12333333333
Map of Japan with highlight on 12 Chiba prefecture.svg
Azalera 5,156.60 km²
Mugakideak Tokio, Ibaraki eta Saitama
Demografia
Biztanleria 6201046 bizt. (2010)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kantō
Uhartea Honshu
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time Itzuli
www.pref.chiba.lg.jp

</inludeonly>

Chiba prefekturako mapa

Chiba prefektura (千葉県 Chiba-ken?) Japoniako Honshu uharteko ekialdeko prefektura bat da. 2010ko erroldaren arabera 6.201.046 biztanle ditu. Hiriburua Chiba hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chibako prefektura 1873ko ekainaren 15ean ezarri zen, Kisarazu eta Inba prefekturen bat egitetik.

1923an, lurrikara bortitz batek txikizio handiak eragin zituen lurraldean, batez ere Bōsō penintsularen parterik hegoaldekoenean, eta 1.300 pertsona hil ziren.

1930eko hamarkadan, prefekturako iparraldean eta erdialdean eskala handiko produkzio militarrerako gune bilakatu zen, eta base militarrak eta gotorlekuak eraiki ziren. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek su-bonbez eraso zioten, batez ere Chiba eta Chōshi hiriei, eta prefekturako iparraldeko industria-egitura eta azpiegituren parte handi bat birrindua izan zen.

Gerra ondoren, industriaren hedatze-plan zehatzak egin ziren prefekturako iparraldean, eta nekazaritza-produkzioa nabarmen handitu zen prefektura osoan lurraren erreformak egin ondoren. Prefekturaren ipar-ekialdeko hiriak, Tokiotik gertu daudenak, trenbidez lotu ziren hiriburuarekin, eta Tokio inguruko lo-hiri bilakatu ziren.

1978an Narita nazioarteko aireportua hasi zen lanean, eta, gaur egun, Chiba prefektura da nazioarteko aireko trafikoa Japoniara sartzeko bide nagusia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chiba prefekturaren mugak hauek dira: iparraldean, Ibaraki prefektura; mendebaldean, Tokio eta Saitama prefekturak; ekialdean, Ozeano Barea; eta hegoaldean, Tokioko Badia.

Chibaren parterik handiena Bōsō penintsulan dago. Arroza egiteko toki egokia da, batez ere ekialdeko kostaldea.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chiba prefektura Japoniako gunerik industrializatuenetako bat da. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, manufaktura-industria azkar hedatu zen, eta, gaur egun, industria petrokimikoa, kimikoa, altzairugintza eta makinagintza dira industria-sektore nagusiak. Nekazaritza ere oso garatuta dago; batez ere, barazkiak, artoa, arroza eta kakahueteak ekoizten dira.

Hiriak eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri handienak
  1. Chiba (hiriburua, 962.130 biztanle)
  2. Funabashi (609.081 bizt.)
  3. Matsudo (484.639 bizt.)
  4. Ichikawa (474.926 bizt.)
  5. Kashiwa (404.079 bizt.)
  6. Ichihara (279.601 bizt.)
  • Chiba prefekturako hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyonan
Chōnan
Chōsei
Ichinomiya
Mutsuzawa
Nagara
Shirako
Sakae
Shisui
Onjuku
Ōtaki
Kōzaki
Tako
Tōnoshō
Kujūkuri
Shibayama
Yokoshibahikari

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chiba (prefektura) Aldatu lotura Wikidatan