Fumihiko Maki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fumihiko Maki
Fumihiko Maki 2010 alt.jpg
Bizitza
Jaiotza Tokio1928ko irailaren 6a
Herrialdea  Japonia
Hezkuntza
Heziketa Tokioko Unibertsitatea
Harvard Graduate School of Design
Harvard Unibertsitatea
Hizkuntzak japoniera
Lanbidea
Lanbidea arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Tokioko Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Washington University in St. Louis
Lan nabarmenak Tokyo Metropolitan Gymnasium
Four World Trade Center
Spiral
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Académie d'architecture

Fumihiko Maki (槇 文彦 Maki Fumihiko?, Tokio, 1928ko irailaren 6a) japoniar arkitektoa da.

Tokioko Unibertsitatean ikasi ondoren, Estatu Batuetara joan zen Cranbrook Academy of Art eta Harvard Unibertsitatera ikastera. New York Hirian Skidmore, Owings and Merrill agentzian egin zuen lan eta Cambridgen Sert Jackson & Associates taldean. 1960 urtean Japoniara itzuli zen Metabolismo Taldea ezartzera. 1965ean Maki and Associates sortu zuen.

Arkitekto japoniar eta amerikarrez gain, europar arkitekturak ere asko markatu zuen, batez ere Le Corbusier eta Walter Gropius-en Bauhaus eskolak. Metala eta beira askotan erabiltzen ditu.

1993 urtean Pritzker Saria jaso zuen. Bere maisu izandako Kenzo Tangek 1987an jaso zuen.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hillside Terrace Complex-fase 3, Tokio
Hillside Terrace Complex-fase 4, Tokio
  • 1960: Nagoya Unibertsitateko Toyoda Memorial Auditorioa, Nagoya, Japonia
  • 1962: Chiba Unibertsitateko Memorial Auditorioa, Chiba, Japonia
  • 1969: Hillside Terrace Complex-fase 1, Shibuya, Tokio
  • 1971: Kanazawa Ward Office, Yokohama, Japonia
  • 1973: Hillside Terrace Complex-fase 2, Shibuya, Tokio
  • 1974: Arte eta Heziketa Fisikoko Eskola, Tsukuba, Ibaraki, Japonia
  • 1977: Hillside Terrace Complex-fase 3, Shibuya, Tokio, Japonia
  • 1977: Kota Kinabaru kiroldegia eta parkea, Pool Sabah, Malaysia
  • 1978: Iwasaki Arte Museoa, Ibusuki, Kagoshima, Japonia
  • 1978: Itsas Aldeko Herria, Kanazawa, Yokohama, Japonia
  • 1979: Daniar Errege Enbaxada, Shibuya, Tokio
  • 1981: Kyoto Eskulan Gunea Craft Center, Kyoto, Japonia
  • 1984: Fujisawa Udal Kiroldegia, Fujisawa, Kanagawa, Japonia
  • 1985: Tsukuba Expo '85 Nazioarteko Pabilioia Tsukuba, Ibaraki, Japonia
  • 1985: Mendebal Plaza Yokohamako Geltoki Nagusian, Yokohama, Japonia
  • 1985 : Etxe kiribila, Tokio
  • 1986: Arte Modernoko Museo Nazionala, Kyoto, Japonia
  • 1987: Hillside Plaza Hall Shibuya, Tokio
  • 1989: Toyama Shimin Plaza Musical Hall, Toyama, Japonia
  • 1989 : Makuhari Messe, Chiba, Japonia
  • 1990: Tokyo Metropolitar Kiroldegia, Shibuya, Tokio
  • 1992: Hillside Terrace Complex-fase 4, Shibuya, Tokio
  • 1993: Yerba Buena Arte Zentroa, Kalifornia, AEB
  • 1993: YKK R&D Zentroa, Sumida, Tokio
  • 1994: Kirishima Nazioarteko Kontzertu Aretoa, Makizono, Kagoshima, Japonia
  • 1995: Isar Büropark, Munich, Alemania
  • 1996: Urgaineko Pabilioia (Floating Pavilion), Groningen, Herbehereak
  • 1997: Kaze-no-Oka Erraustegia, Nakatsu, Oita, Japonia
  • 1998: Makuhari Messe II-North Hall, Chiba, Japonia
  • 1999: Toyama Nazioarteko Biltzar Jauregia, Toyama, Japonia
  • 2001: Maki Solitare, Düsseldorf, Alemania
  • 2002: Uffici TRIAD, Azumi, Nagano, Japonia
  • 2002: Rolex egoitza, Tokio
  • 2003: Yokohama I-land dorrea: bulegoak eta erakustaretoak, Yokohama, Japonia
  • 2003 : TV Asahi egoitza, Tokio

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fumihiko Maki Aldatu lotura Wikidatan