Edukira joan

Mamadou Dia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mamadou Dia

Senegalgo lehen ministroa

1957ko maiatzaren 18a - 1962ko abenduaren 18a - Abdou Diouf
Member of the National Assembly of Senegal (en) Itzuli


Senator of the French Fourth Republic (en) Itzuli



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaKhombole (en) Itzuli1910eko uztailaren 18a
Herrialdea Senegal
 Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaDakar2009ko urtarrilaren 25a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure William Ponty (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k)Paris eta Dakar
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaSocialist Party of Senegal (en) Itzuli

Mamadou Dia (Kombolé, 1910eko uztailaren 18aDakar, 2009ko urtarrilaren 25a) senegaldar idazle eta politikaria izan zen. Senegalgo lehen ministroa izan zen 1960tik 1962ra.

Senegalgo eskola koraniko eta laikoetan ikasi ondoren, Parisko Unibertsitatean ekonomia ikasketak burutu zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, politikan sartu zen, eta Frantziako Senatuko kide izan zen 1948tik 1956ra, eta Frantziako Biltzar Nazionaleko kide 1956tik 1958ra.

Léopold Senghorrekin batera Afrikako Konbentzio Nazionala alderdia sortu zuen eta Senegalen independentziaren aldekoa izan zen. Maliko Federazioko (Mali eta Senegalek osatua) presidenteordea izan zen, eta Senegalen independentziaren ondoren lehen ministro bihurtu zen. Bere ideologia erradikal sozialistak askotan egin zuen talka Senghor presidentearenarekin.

Bi politikarien arteko gatazka Senghorren garaipenarekin amaitu zen. Haren aldekoek zentsura-mozio bat aurkeztu zuten Diaren aurka, eta hark parlamentua ixteko agindu zion armadari bozketa baino lehen. Dia estatu-kolpe bat sustatzeaz akusatu zuten eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 1974an barkatu zuten eta 1976an amnistia eman zioten. 1980ko hamarkadan, hauteskundeetan babes txikia izan zuen alderdi txiki bat zuzendu zuen.

  • Contribution à l'étude du mouvement coopératif en Afrique noire, Présence africaine, 1951
  • Réflexions sur l'économie de l'Afrique noire, Éditions africaines, 1954
  • L'économie africaine : études et problèmes nouveaux, Presses universitaires de France, 1957
  • Nations africaines et solidarité mondiale, Presses universitaires de France, 1960
  • Islam, sociétés africaines et culture industrielle, Nouvelles éditions africaines, 1975
  • Essais sur l'Islam, vol. 1, Islam et humanisme, Nouvelles éditions africaines, 1977
  • Essais sur l'Islam, vol. 2, Socio-anthropologie de l'Islam, Nouvelles éditions africaines, 1979
  • Essais sur l'Islam, vol. 3, Islam et civilisations négro-africaines, Nouvelles éditions africaines, 1980
  • Mémoires d'un militant du Tiers monde : si mémoire ne ment, Publisud, 1985
  • A governance approach to civil service reform in Sub-Saharan Africa, World Bank, 1993
  • Africa's management in the 1990s and beyond : reconciling indigenous and transplanted institutions, World Bank, 1996
  • Kaso : le migrant perpétuel, Esprit frappeur, 1999
  • Afrique : le prix de la liberté, L'Harmattan, 2001
  • Échec de l'alternance au Sénégal et crise du monde libéral, L'Harmattan, 2005
  • Sénégal, radioscopie d'une alternance avortée (articles)
  • Corbeille pour l'an 2000, Éditions Paix et développement, Dakar, 1995

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]