Manuel Alonso
| Manuel Alonso | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Alonso de Areyzaga |
| Jaiotza | Donostia, 1895eko azaroaren 12a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1984ko urriaren 11 (88 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Ingeniari Zibilen Goi Mailako Eskola Teknikoa |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | tenislaria eta bideetako ingeniaria |
| Tenis | |
| Jokaera | eskuina |
Parte-hartzailea
| |
| Lateralitatea | eskuina |
| Jasotako sariak | |
Manuel Alonso Areizaga (Donostia, 1895eko azaroaren 12a - Madril, 1984ko urriaren 11a) euskal tenislaria izan zen, 1977an Hall of Famen sartu zuena[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1921ean Wimbledongo txapelketaren finalean eta Roland Garroseko finalaurrekoan egon zen. Lehendabizikoak ospe handia eman zion finalaurrekoan Zenzo Shimidzu bost setetan (3-6, 7-5, 3-6, 6-4, 8-6) irabazi eta gero finalean Brian Nortonen kontra galdu zuenean (5-7, 4-6, 7-5, 6-3, 6-3)[2].
1920ko hamarkadan Estatu Batuetara joan zen non Open USAren final-laurdenetara 1922, 1923, 1925 eta 1927an ailegatu zenean[3].
Estatu Batuetako Top 10ean egon zen 1925, 1926 eta 1927. urteetan, 1926an bigarrena izanik. Munduko Top 10ean ere izan zen, 1927an 5.a izanik.
Davis Kopa ere jokatu zuen[4].
1920 eta 1924ko Olinpiar Jokoetan egon zen. Parisen diploma lortu zuen binakakoetan, José María anaiarekin batera 5.a postua lortu zuelako[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Entziklopedia
- ↑ International Tenis Hall of Fameen webgunea: fitxa
- ↑ Bud Collins, Tennis encyclopedia, Visible Ink Press, Detroit, 1997
- ↑ Davis Koparen webgunearen fitxa
- ↑ www.sports-reference.com
