Jose Sebastian Laboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Sebastian Laboa
The emblem on the passport of Libya.svg
Libiako Nuntzio

1997ko martxoaren 10a - 1998ko ekainaren 13a
Coat of arms of Malta.svg
Maltako Nuntzio

1995eko martxoaren 18a - 1998ko ekainaren 13a
Coat of arms of Paraguay.svg
Paraguaiko Nuntzio

1990eko abuztuaren 21a -
Artzapezpiku katolikoa

1983ko urtarrilaren 6a -
Coat of arms of Panama.svg
Panamako Nuntzio

1982ko abenduaren 18a -
titular artzapezpikoa

1982ko abenduaren 18a -
Elizbarrutia: Zaraï (en) Itzuli
apostolic Nuncios to Panama (en) Itzuli

1982 - 1990
Blasco Francisco Collaço (en) Itzuli - Osvaldo Padilla (en) Itzuli
Erromako kuriako apezpiku

Bizitza
Izen osoa José Sebastián Laboa Gallego
Jaiotza Pasaia1923ko urtarrilaren 20a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia2002ko urriaren 24a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa Comillasko Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria eta apaiz katolikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Jose Sebastian Laboa Gallego, ezagunagoa Monsinore Laboa kargu izenez, (Pasaia, Gipuzkoa, 1923ko urtarrilaren 20aDonostia, 2002ko urriaren 24) apaiza eta nuntzio apostolikoa zen, hau da, Vatikanoko diplomatikoa.

26 urterekin apaiztu zen eta Erromara joan zen. Bertan zuzenbide kanonikoan doktoratu zen. Roncalli kardinalaren, gero Joan XXIII.a izango zenaren, lagun mina izan zen eta bere jaioterrira, Pasai Donibanera, ere ekarri zuen bisitan.

Joan Paulo II.ak Panamako nuntzio apostoliko izendatu zuen 1982an. Zeregin garrantzitsua izan zuen herrialde honetako gerran, bere bitartekaritzari esker Manuel Antonio Noriega diktadoreak bere burua armada estatubatuarraren esku utzi baitzuen. Gero nuntzio izan zen Paraguain eta Maltan ere. Bestalde, Vatikanoak Libiarekin konpondu nahi zituen harreman diplomatikoak berreraikitzen lan handia egin zuen. Saio horretarako Muammar al Kadafirekin elkarrizketatu zen. Nazioartean egin zuen diplomazia eta bitartekaritza lanak jende askoren errespetua ekarri zion.