Manuel Freyre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Freyre
Escudo de España 1874-1931.svg
Gerra-ministroa

1815eko maiatzaren 4a - 1815eko maiatzaren 29a
Tomás Moreno Daoíz (en) Itzuli - Francisco Egia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Alberto Freire de Andrade y Armijo
JaiotzaCarmona1767ko azaroaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1835eko martxoaren 7a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak

Manuel Alberto Freyre de Andrade y Armijo (Carmona, Sevillako probintzia, 1765eko azaroaren 4a - Madril, 1834ko martxoaren 7a) espainiar militarra izan zen. Konbentzioko eta Napoleonen aurkako gerretan aritu zen.

Iberiar Penintsulako Gerraren (1808-1814) barruan, 1813ko abuztuak 9an, Espainiako Erregentziak hala erabakita, une horretan Gipuzkoan zegoen Laugarren Armada Espainiarreko buru berri bilakatu zen Castaños jeneralaren ordez. Kargu hori zuelarik, San Martzialgo gudua irabazi zuen Soult mariskal frantsesaren osteen aurrean (Irun, 1813ko abuztuak 31an). San Martzialgo markes-titulua eman zioten garaipen harengatik. Fernando VII.ak Gerra ministro izendatu zuen 1814ean, baina ez zuen azkenean kargu hura hartu, liberala zelako. 1820. urtean, Freyre jeneralaren agindupean jardun zuten Cadizko mugimendu liberala (Riegoren matxinada, 1820ko martxoa) tiroz zapaldu zuten osteek. Kargu guztiak utzi zituen Freyrek ondoren.

Sevillako probintzian jaio arren, galiziar jatorrikoa zen, bere aita Francisco Freire de Andrade militar galiziarra zelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]