Frantzisko Egia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frantzisko Egia
Francisco de Eguía.png
Diputatua


Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Durango1750eko martxoaren 5a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1827ko urtarrilaren 6a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta politikaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Konbentzioaren Gerra
Laranjen Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra

Frantzisko Ramon Egia Lopez de Letona (Durango, Bizkaia, 1750eko martxoaren 5a - Madril, Espainia, 1827ko urtarrilaren 6a) bizkaitar politikaria eta militarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1767an hasi zuen bere karrera militarra Espainiako Armadan, eta 1775ean Aljerren borrokatu zen hango piraten aurka. Sei urte geroago, Ameriketako Estatu Batuetako independentziaren aldeko gerran Pensacola hartzen lagundu zuen. 1792an koronel, hurrengo urtean brigadier eta 1795ean kanpo mariskal izendatu zuten eta bost urte geroago Aragoiko Erreinuko komandante. 1801ean, Portugalen aurka borrokatu zen, eta gero, Iberiar Penintsulako Gerran Extremadurako gudarostearen buruzagia izan zen; Madril hartzen saiatu bazen ere, huts egin zuen eta ondorioz kargua galdu.

Politikoki, absolutismoaren alde egin zuen, eta 1814an Fernando VII.aren Gerrako idazkari bihurtu zen, 1819ko ekain arte.

Granadako kapitain jenerala zela liberalen aurkako zapalkuntza bideratu zuen eta 1820an iraultza liberalak Frantziara erbesteratu zuen. 1823an Iberiar Penintsulara itzuli zen gobernu absolutista ezartzera eta Oiartzunen egokitu zen lehen Behin-behineko Gobernuko Batzorde Goreneko buru izendatu zuen bere burua. Fernando VII.ak Errege Estimuaren konde izendatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.