Manuel Gutiérrez Mellado
- Artikulu hau politiko eta militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Gutiérrez».
Manuel Gutiérrez Mellado (Madril, 1912ko apirilaren 30a - Zaragoza, 1995eko abenduaren 15a) espainiar militar eta politikaria izan zen, Zentro Demokratikoaren Batasunaren kidea. Militar ikasketak egin zituen Zaragozako eta Segoviako Akademietan. 1970ean jeneral izendatu zuten eta 1976an, Estatu Nagusiko buruzagi. Urte hartan bertan, Adolfo Suárezek gobernuaren presidenteorde izendatu zuen, eta kargu horretan egon zen 1981. urtera arte, ezkerreko sindikatuen legeztapenaren aurka egoteagatik karguaren dimisioa eman zuen arte, alegia. Gutiérrez Melladoren zeregin nagusia Espainiako Armada egoera politiko berrira egokitzea eta sistema demokratikoa onar zezan lortzea izan zen, eta horregatik demokraziarako bidea egiten gehien lagundu zutenetakoaren ospea du Espainian. 1994an Lurreko Armadako kapitain jeneral ohoragarri titulua eman zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.