Manuel José Quintana
Manuel José Quintana | |||
---|---|---|---|
1838ko abenduaren 15a - 1853ko martxoaren 11 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1772ko apirilaren 11 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1857ko martxoaren 11 (84 urte) | ||
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta eta politikaria | ||
Kidetza | Real Academia Española | ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
Manuel José Quintana y Lorenzo (Madril, Espainia, 1772ko apirilaren 11 – Madril, Espainia, 1857ko martxoaren 11) idazle eta politikari espainiarra izan zen, XIX. mendeko literatura espainiarraren garrantzitsuenetakoa.
Meléndez Valdésen ikasle izan zen, eta Jovellanosen eragina ere izan zuen. Haren ideia liberalak zirela eta espetxeratu egin zuten Fernando VII.aren agintaldian, baina Elisabet II.aren garaian garrantzizko karguak izan zituen; besteak beste, erreginaren irakaslea izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren lanak bi sail nagusitan bil daitezke: abertzaletasunari buruzkoak eta zientziaren aurrerapenari buruzkoak. Prosa, olerkiak eta saiakerak idatzi zituen. Haren lan aipagarri batzuk: Las reglas del drama (1791), El duque de Viseo (1801), Poesías selectas castellanas (1807, 1817), Diez cartas a lord Holland (1820-1823), Vidas de españoles célebres (1807).
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Las reglas del drama (1791)
- Vidas de españoles célebres (I. liburukia: 1807; II.liburukia: 1830; III.liburukia, 1833)
- Cartas a Lord Holland, (1824).
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Poesías (1802)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Duque de Viseo (1801an antzeztua. Lana Matthew Gregory Lewisren The Castle Spectre lanean oinarrituta dago.
- Pelayo (1805an antzeztua)
Antologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Colección de poesías castellanas (1807).
- Poesías selectas castellanas, (1830-1833), 3 liburuki.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel José Quintana |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.