Edukira joan

María Jesús Cueto

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Jesús Cueto

Bizitza
JaiotzaSantander1951ko otsailaren 20a (73 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, unibertsitateko irakaslea eta eskultorea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
María Jesús Cueto. "Homenaje a Tartaglia"

María Jesús Cueto Puente (Santander, Kantabria, 1951ko otsailaren 20a) multimedia artista espainiarra da, Arte Ederretan Doktorea eta Irakasle Titularra Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 1979. urteaz geroztik.[1]

Valladolideko Arkitektura Goi Eskolan ikasi zuen Cuetok 1970 eta 1974 bitartean,  eta Arte Ederretako ikasketak burutu zituen gero Bilboko Fakultatean, Eskultura eta Grabatu espezialitateetan. Bere doktorego tesiak  - Alabastroa, euskarri materiala eta sorkuntza bidea -[2] Sari Berezia ekarri zion Humanitateetan. Eskultura sailaren Zuzendaria izan da eta EHU16/35 Ikerketa Proiektuaren Zuzendaria ere bai: “Espazioaren zeharkakotasuna. Material eta prozedura artistiko eta teknologikoak sorkuntzan”.[3]

Cuetoren lana Eskultura Garaikidearen eta Grafikaren eremuan kokatzen da. Diziplina anitzeko ikerketa/sormen proiektuak garatu ditu: eskultura, instalazioa, performancea eta multimedia ekintza. Ikerketa/sormen lan horietan izan du beste esparru batzuetako artisten lankidetza.

Bere ibilbide artistikoa 1971n hasi zen, eta 1984an egin zituen bakarkako lehen erakusketak, estatuan eta nazioartean. [4][5][6][7][8] Diruz lagundutako ikerketa/sormen proiektu artistiko ugari zuzendu eta antolatu ditu, edota komisario izan da haietan, estatuan eta nazioartean.

Cuetoren arte lanak honako lekuetan daude ikusgai:

  • Sargadelos Zeramika museoa, Lugo.
  • Pico Yen I eta PIco Yen II eraikinak, Santander.
  • Istituto Statale D´arte di Urbino (Italia).
  • Arte Ederretako Museoa, Santander.
  • Udaletxea, Burgos.
  • El Salvador Ikastetxea, Bilbo.
  • IK4-AZTERLAN, Durango (Bizkaia).
  • Comarca de Elche de la Sierra (Albacete).
  • Guardako Museoa (Portugal).
  • Museoa delle Trame Mediterranee, Gibellina (Italia).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «María Jesús Cueto Puente. Artista, Comisario, Investigador/Docente» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  2. (Gaztelaniaz) Cueto, María Jesús. (1994). El alabastro como soporte material y medio de creación. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco = Argitarapen Zerbitzua, Euskal Herriko Unibertsitatea PMC 434132001. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  3. Cueto, María Jesús. ehu.es/curriculum. (Noiz kontsultatua: 02/20/).
  4. Cueto, María Jesús. ehu.eus/documents. (Noiz kontsultatua: 2020/02/19).
  5. Ansa, Garazi. «Ikusgarritasun beharra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  6. Cueto, María Jesús. erakusketa. (Noiz kontsultatua: 2020/02/19).
  7. «María Jesús Cueto 'Aztarnak denboran zehar' erakusketak barikuan irekiko ditu ateak - Durango - 2020-02-15» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  8. (Gaztelaniaz) Editor, Logopress-. (2019-03-24). «Paréntesis gráfico de María Jesús Cueto, en Santander» Revista de Arte - Logopress (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).