Marcelino Oraa
Marcelino Oraa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1847ko otsailaren 15a - 1847ko martxoaren 28a ← Manuel Pavía Lacy - Manuel Mazarredo →
1845eko azaroaren 25a - 1851ko azaroaren 24a
1841eko otsailaren 14a - 1843ko ekainaren 17a ← Luis Lardizábal (en) - Francisco de Paula Alcalá de la Torre →
1837ko martxoaren 4a - 1838ko iraila - Antonio Van Halen y Sarti →
1836ko azaroaren 6a - 1838ko iraila ← Juan Palarea y Blanes (en) - Antonio Van Halen y Sarti → | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Beriain, 1788ko apirilaren 28a | ||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||
Heriotza | Beriain, 1851ko azaroaren 24a (63 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Kidetza | Elisabet Katolikoaren Ordena | ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Iberiar Penintsulako Gerra Lehen Karlistaldia |
Marcelino Oraa Lekunberri (Beriain, 1788ko apirilaren 28a – Beriain, 1851ko azaroaren 24a) nafar militar eta politikaria izan zen, Lehen Karlistaldian borrokatu zena. 1841-1843 bitartean, Filipinetako gobernadore nagusia izan zen, eta Espainiako gerra ministroa 1847ko otsailetik martxora.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marcelino Oraa Lekunberri Beriainen jaio zen 1788ko apirilaren 28an. 1810ean, kadete sartu zen Cuencaco Tiratzaileen Akademian.[1] Iberiar Penintsulako Gerrako ekintza anitzetan parte hartu zuen Francisco Espoz Minaren aginduetara. 1813ko abenduaren 5ean, Jakako zitadela hartu zuten tropen burua izan zen.[2] 1829an, koronel maila erdietsi zuen.
Lehen Karlistaldiaren hasieran, brigada-jeneral mailara goititu zuten 1834ko Nazar eta Asartako guduan izandako jokabideagatik. Hurrengo urteetan karlisten aurkako gerran jardun zuen, eta Iparraldeko armadaburua izan zen 1836ko abuztutik irailera. Urte bereko abenduan, Lutxanako guduan parte hartu zuen. 1837tik aurrera, Aragoiko eta Valentziako tropen jeneral burua izan zen; 1838ko irailean, Morellako setioko porrotaren ostean, kargutik kendu zuten.[1]
1840an, Filipinetako gobernadore nagusi izendatu zuten. Oso gogor zapaldu zituen indigenen bi altxamendu: Apolinario de la Cruzena 1841ean eta Irineo Samaniego sarjentuarena 1843an. 1844an itzuli zen penintsulara.[3]
1845ean bizi bitarteko senatari kargua jaso zuen. 1847ko otsailean, gerra ministro izendatu zuten, baina hilabete eta erdi besterik ez zuen iraun postuan.[3] Sorterrian hil zen, 1851ko azaroaren 24an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Oráa Lecumberri, Marcelino. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ La recuperación de Jaca, 5 de diciembre de 1813. ciudadeladejaca.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
- ↑ a b Urquijo Goitia, José Ramón. Xavier Antonio Marcelino Oráa Lecumberri. dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).