Mari Luixa Erdozio
Mari Luixa Erdozio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkaine, 1846 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Donibane Lohizune, 1925 (78/79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Mari Luixa Erdozio Etxeberri (1846, Azkaine – 1925, Donibane Lohizune) lapurtar bertsolaria izan zen, Ipar Euskal Herriko ezagutzen den lehen emazte bertsolaria.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guraso bakarraren alaba zen. Azkainen sortua, Patinenia etxean bizi, ofizioz laborari, bizitza Donibane Lohizuneko arrantzaleen Fargeot auzoan bukatzen du, 1925an.[3][4] Bertsolaria zen, inprobisatu egiten zuen plaza publikoan. Lehiatu ere egiten zuen eta baita irabazi ere: Lore Jokoetan hiru aldiz parte hartu zuen eta hiruretan saritu zuten. Pierre Etxeberri marinelarekin ezkonduta, hamahiru seme-alaba izan zituen, horietatik marinelarekin hamar.[5]
2021ean, Azkaingo Herriko etxeak ohoratu du eta argitan ezarri herritar talde batekin partaidetzan, Les Bask’Elles elkartearen erakusketaren bitartez.[2]
« | Biografia hori ez dator bat garai hartako emakumeez daukagun irudi orokorrarekin. Desafiatu egiten du gure memoria kolektiboa. Akaso, gutxi eta oker gogoratzen dugula gaztigatzen digu; ez gara onak biltzen gaituen behe-lainoa atzitzen.
[...] 60 urte luzeko andre serioa dirudi. Beraren begi argi zorrotz pentsakorrek eta ezpain estuek inteligentzia, pairamena eta tenperamentua iradokitzen dizkidate niri. Haren aditzerik ez duen lagunari erakutsi diot erretratua eta «nolakoa da?», galdetu diot: «Azkarra, bizia, mindua, ausarta» erantzun dit. Ahots zolikoa eta garaiera baxukoa irudikatzen dut. Emakume txikia, oinez bizkor ibili zalea. |
» |
Bat-bateko bertso txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiaketa batean bertsulari izan zenaren aipamena Julien Vinson hizkuntzalariari zor diogu. Anton Abadiak antolatzen zituen Lore Jokoetan parte hartu zuen Saran gutxienez hiru aldiz eta irabazi egin zuen (informazioa kazetetan begiratuta lortu denez, eta urtero horren berri ematen ez zela ikusirik, beste urteetan ere sariak jaso izana posible da):[6][1][2]
- Saran, 1869: lehen sailkatua Piarres Ibarrart-ekin batera, “ezkontzeko eskaera” gaiari erantzunez.[7][1]
- Saran, 1875: lehen sailkatua Joanes Etxeto-rekin batera “Gazte mobilizatu baten azken agurra bere emaztegaiari” buruz kantatzeagatik. Gaia hau izan zen: "gerlara zoan gizon gazte (Etxeto) baten adioak bere andregaiari (M.-L. Erdozio)". . Hain apartekoa izan omen zen Erdozioren bertsoa, non De Chambrun andereak sari berezia eskaini zion bukaeran azkaindar emazteari.[2][1]
- Saran, 1884: hirugarren sailkatua.
Merezimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bere omenez, jaioterri izan zuen Azkaineko erdialdean baratze bati bere izena emanen diote.[1]
- Uxue Alberdik goraipatzen du Garazi Albizuaren eta Olga Carmona Peralen Iruleak komiki-liburuko hitzaurrean (2022, Txalaparta)[8][9][10][11][12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Eraso, Idoia. (2021-10-10). «Mari-Luisa Erdocio Etcheverry, Ipar Euskal Herriko lehen emazte bertsolaria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
- ↑ a b c d e «Emaztea bertsularitzan» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
- ↑ Beñat, Soulé. (2011). Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez. Euskaltzaleen Biltzarra ISBN 978-84-92413-93-5..
- ↑ «Donibane Lohizuneko Fargeot auzoa 1950 hamarkadan - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- ↑ Uxue Alberdi, Iruleak liburuaren hitzaurrea (egileak: Garazi Albizua eta Olga Carmona Peral), Txalaparta, 2022, 3.or. ISBN: 978-84-19319-08-1.
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Maria Luixa Erdozio - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
- ↑ (Frantsesez) Vinson, Julien. (1869). «Page:Revue de linguistique et de philologie comparée, tome 3.djvu/365 - Wikisource» fr.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Entrevista con Olga Carmona y Garazi Albizua - Cósmica Editorial. (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
- ↑ ARTEFAKTUA: Garazi Albizua. (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ PIPERPOLIS: ’Iruleak’ komikiaz Garazi Albizuarekin | Bilbo Hiria irratia. 2022-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
- ↑ «Ahizpatasuna, enpatia, eta ikusten ez dugun baina inguratzen gaituen hari hori ditu 'Iruleak' komikiak» EITB 2022-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
- ↑ «Iruleak - Uxue Alberdi Estibaritz» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mari-Luisa Erdocio Etcheverry, Azkaingo Herriko boletina, 2022ko urtarrila. 14-15 or.
- VINSON, Julien, Concours de poésie basque à Sare en 1869, Revue de Linguistique de Philologie comparée, Editions Maisonneuve et Cie, Paris, 1870.