Maria Elena Arizmendi
Maria Elena Arizmendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Elena de Arizmendi Amiel |
Jaiotza | Donostia, 1916ko otsailaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2001eko irailaren 10a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, koreografoa eta etnografoa |
Maria Elena Arizmendi Amiel (Donostia, 1916ko otsailaren 1a-ib. 2000ko irailaren 10a) gipuzkoar idazle, etnografo eta koreografoa izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian jaio zen 1916ko otsailaren 1ean. Idazlea izan zen eta bere jardueraren zati handi bat etnografiari zuzenduta egon zen, bereziki dantzari eta jantziei. Dantzak eta jantziek arkeologiarekin, historiarekin, artearekin, herrien erlijioarekin eta folklorearekin zuten lotura aztertu zuen.
Kiroletarako gaitasun handiz hornitua zegoenez, gorputz malgutasuna eta musikarako belarri bikaina zituenez, dantzarako interes berezia sortzen hasi zitzaion. Honek, ballet ikuskizunen pausoak errepikatzera eta bereganatzera eraman zuen. Ongintzako jaialdietan, bere koreografia sortuz, gero eta arrakasta hadiiagoa lortzen hasi zen. Hemeretzi urte zituela, 1935eko irailean, oinutsik eta Balenciagak diseinatutako soinekoa jantzita (gaur egun bere museoan ikus dezakeguna) Ravelen Boleroa dantzatu zuen Kursalean eta Arriagan.
« | ... Dantzatzera irten nintzen, kriskitinik gabe eta trantzean. Txalo zaparrada izugarria jaso nuen. Pariseko enpresari bat etorri zen aldagelara, dena eskaini zidan eta sei hilabetetan munduko erregina bihurtuko ninduela esan zidan. Baina ezin nuen ama bakarrik utzi. Hala eta guztiz ere, bere txartela nire ezkontza egunera arte gorde nuen. | » |
José María Iribarren Cavanillesek eta Mariak Kasinoan ezagutu zuten elkar. 1939an ezkondu ziren Donostian eta bi seme-alaba izan zituzten. Garai horretan, euskal dantzek eta folkloreak interesatzen hasi zitzaizkion.
« | ... gutxinaka-gutxinaka euskal dantzen garrantzi izugarriaz ohartzen joan nintzen, haien folklorea izan baita dantza klasikoaren munduan urratsak eman dituen bakarra | » |
Bere senarrak honekin jarraitzeko lagundu zuen, baina Jose Mariak garuneko odoljairo bat izan zuen. Inork ez zuen jakin; izan ere, Mariak bere senarraren egoera ezkutatu zuen esamesak ekiditeko. Arreta osoa bere senarraren errekuperazioaz arduratzeko beharrezko informazio guztia xurgatzera bideratu zuen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etnologia kongresuetan eta hainbat zientzia-elkartetan (nazionalak zein nazioartekoak) parte hartu zuen. Aldizkari espezializatuetan eta informazio orokorreko hedabideetan kolaboratu zuen. Hitzaldi ugari eman zituen Espainiako eta atzerriko foro nabarmenenetan.
Bere artikulu ezagunenetako batzuk Journal of Ethnology and History aldizkarian argitarauak izan ziren. Jantziei buruzko ikerketa historikoei buruzko zeinbat erreportaje idatzi zuen. 1950eko hamarkadan ABC-ko kultura atalean artikulu ugari argitaratu zituen; haien artean "El enigma de Quetzaltcoatl" artikulua. Artikulu horrengatik Mexikoko Espainia Klub Saria irabazi zuen.
Ikerketak eta ekarpenak egin zituen euskal folkloreari dagokionez, ia ahaztutako dantzak berreskuratuz. Bere ekarpenen artean, zortzikoaren sorkuntza koreografikoa nabarmentzen da, erreferentzia historiko marjinal batetik sortu zuen dantza.
Horretarako, Pablo Sorozabal musikagileari txisturako partitura eskatu zion. Jadanik, elkarlanean ibili ziren adinekoen kantuetatik pieza musikalak berreskuratzeko.
Hamabost urteko konpilazio lanen ondoren, 1976an "Vascos y Trajes" liburua argitaratu zuen, bi liburukitan eginda dagoena eta ilustrazio ugari biltzen dituena.
XVI. mendeko jantzien inguruko ikerketa prestatzen, 2000ko irailaren 10ean hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ministerio de Cultura. (1990eko urria). Antonia Mercé "La Argentina". Homenaje a su centenario. Madril: Artes Gráficas Luis Pérez, S. A. ISBN 8487731007..