Maria Gorosarri González

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria González Gorosarri» orritik birbideratua)
Maria Gorosarri González

Bizitza
JaiotzaDurango1978ko otsailaren 6a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, idazlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (2016ko irailaren 9a -
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Durango 1936 Kultur Elkartea

Inguma: maria-gonzalez-gorosarri

Maria Gorosarri González (Durango, Bizkaia, 1978ko otsailaren 6a) EHUko irakaslea da. Albisteen kalitatean aditua da, bere ikerketa-lerroak kalitatezko kazetaritza eta komunikazio feminista dira.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritzan eta Zuzenbidean lizentziatua eta komunikazioan doktore europarra da. Kazetari eta komunikazio-arduradun moduan lan egin eta gero, ikertzaile karreraren urte gehienak Berlingo Freie Universitat-en egin ditu.[1]

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko Hedabide Saileko sustatzailea eta komunikazio-arduraduna izan zen (2005-2006). Hainbat urte “Albisteen kalitatea: Euskadi Irratia, ETB1 eta Euskaldunon Egunkaria-Berria” Doktorego Tesia prestatzen eman zituen. UEUko uztaileko ikastaroetako prentsa-bulegoan (2002-2004) eta Euskarazko Kazetaritzaren 1. Kongresuan (2004) ere komunikazio-arduradun moduan jardun izan zuen. Kazetari legez, ordea, Anboto astekarian eta Anboto Irratian (Durangaldeko Herri Komunikabideak) ibili zen, zenbait hedabidetan kolaboratu izanaz gain (Argia, Aizu!, Euskaldunon Egunkaria…).[2]

UPV/EHUko Fotokazetaritza irakaslea da. “Europako Hizkuntza Gutxituen Hedabideak eta Kazetaritza (HEKA)” ikerketa-proiektuko kidea ere bada.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Gogosarri Contra la banalización del feminismo liburua aurkezten

Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu.[4]

  • 2021 Contra la banalización del feminismo[5]
  • 2020 Orain 80 urteko etorkizuna[6]
  • 2018 Hartzaileek albisteen kalitatea saritzen dute?
  • 2017 Objetividad no es neutralidad: la norma objetiva como método periodístico
  • 2014 Kalitate-indizeak euskarazko kazetaritzan
  • 2013 Albisteen kalitatea : euskadi irratia, ETB1 eta euskaldunon egunkaria
  • 2012 Komunikazio-enpresa: Kalitatea, helburu eta xede
  • 2011 Albisteen kalitatea : euskadi irratia, ETB1 eta euskaldunon egunkaria-berria (research on basque media's news quality)
  • 2010 No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos[7]
  • 2008 Euskal Herriko prentsa, XVIII. mendetik 1945era
  • 2006 Euskerazko tokiko hedabideen kalitatea


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Maria González Gorosarri | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  2. «CV María González Gorosarri , Revista Latina de Comunicación Social.» www.revistalatinacs.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  3. Maria Gorosarri. (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  4. «Maria González Gorosarri - Google Scholar Citations» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  5. «Presentación de ‘Contra la banalización del feminismo’» andra.eus 2021-11-05 (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  6. «Durango 1936 Kultur Elkartea» durango1936.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  7. (Gaztelaniaz) DETERMINAR, SIN. «Reseña. No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]