Maria Jose Pons

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Maria Jose Pons

Bizitza
JaiotzaSabadell1984ko abuztuaren 8a (39 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
CE Sabadell1999 / 2003
Bartzelona Futbol Kluba2003 / 2005
Catalonia women's national football team2003 / 30
Levante Unión Deportiva2005 / 2009
Reial Club Deportiu Espanyol2009 / 2013
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2011 / 201350
Valencia Féminas CF2013 / 2015540
CE Sabadell2015 / 2017
Reial Club Deportiu Espanyol2017 / 202032
Zaragoza Club de Fútbol Femenino2017 / 20178
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia1
Altuera1,73±0,001 metro

Twitter: mariajo_pons Edit the value on Wikidata

María José Pons Gómez, ezagunago Mariajo izenez (Sabadell, Bartzelona, Katalunia, 1984ko abuztuaren 8a) kataluniar futbolaria da. Atezain jokatzen du. Espainiako selekzioarekin Nazioartean jokatu du 19 urtez azpikoekin zein selekzio absolutuarekin. Espainiako atezain onenetakoa da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko abuztuaren 8an Bartzelona probintziako Sabadell herrian jaio zen. María José Pons ezaugarri fisiko handiko atezaina da.

Futbolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999. urtetik 2003ra Centre d’Esports Sabadell taldean hasi zen. 2003tik 2005era Bartzelona FCrekin aritu zen. 2009ra arte Levante UDra joan zen eta 2008an Espainiako Liga irabazi zuen.

Maria Jose Pons (zutik ezkerrean) RCD Espanyol emakumeen taldearekin, 2012

2009. urtean RCD Espanyolek fitxatu zuen. 2013/2014 denboraldian Valentzian jokatu zuen.[3] Etapa horren ondoren merenge taldean jokatzea pentsatu arren, azkenean Bigarren Mailako CE Sabadellera itzuli zen 2015/16 denboraldian.[4] Bi urte geroago, berriro jokatu zuen RCD Espanyol-en. 2019-2020 denboraldiaren amaieran, agur esan zion klubari, kirol arrazoiengatik.[5] Hala ere, gertaera horrek polemika sortu zuen, atezain katalanak lesio larria jasan baitzuen denboraldiko entrenamendu batean eta futbolean aritzea eragotzi zion.[6]

Laneko lesioa zela eta, salaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesio larri bat izan zuenean, kaleratu egin zuen Espanyol taldeak. Ponsek salaketa jarri zion taldeari, entrenamendu batean izandako lesioa baitzen. Atezainak esku baten mugimenduaren %20 galdu zuen. 3000€ko indemnizazioa eskaini zioten eta ebakuntzak 10.000 € balio zuen. Lesio horren ondorioz hainbat ekintza zail egiten zitzaion eguneroko bizimoduan, hala nola, txanpon bat hartu, eskua itxi, idatzi, ilea batu...[7]

Atezain ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariajo arina eta ahalmen handiko jokalaria da. Erreflexu handikoa, eta baloiak geldiarazteko gai da; indartsua da aurrez aurrekoan, hau da, bat baten aurkakoan. Irmoa aireko jokoan. Jokalaria trebea da oinekin, eta baloia ateratzen hasteko jokalari garrantzitsua da. Espainiako atezain onenetakoa.[2]

Nazioartekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako selekzioarekin jokatu du Nazioartean, 19 urtez azpikoekin eta gero selekzio absolutuarekin ere bai. 2011 eta 2013 bitartean aritu zen Espainiako selekzioarekin. 2013ko Eurokopan parte hartu zuen.[8]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeetan
  • Espainiako emakumeen Futbol Liga 1: 2007-2008
  • 4 Espainiako Kopa: 2003, 2007, 2010 eta 2012

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]