Maria Margaretha Kirch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Kirch» orritik birbideratua)
Maria Margaretha Kirch
Bizitza
JaiotzaLeipzig1670eko otsailaren 25a
Herrialdea Alemania
BizilekuaPrusiako Erresuma
HeriotzaBerlin1720ko abenduaren 29a (50 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Gottfried Kirch (en) Itzuli  (1692ko maiatza -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Maria Margarethe Kirch (ezkon aurretik Maria Margaretha Winckelmann), iturri historikoren arabera Maria Margaretha Kirchin izendatua (1670ko otsailaren 25a, Panitzsch, Alemania1720ko abenduaren 29a Berlin, Prusia), astronomo alemaniarra izan zen. Izan ere, bere garaiko astronomo garrantzitsuenetakoa dugu Eguzkia eta Saturno, Artizarra eta Jupiterren arteko konjuntzioa (termino astronomikoa)-ren inguruan egindako idatziengatik.[1].

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria gaztetatik hezi zuen bere aitak, artzain Luteranoak, zeinak bere alabak garaiko mutil gazteen heziketa bera merezi zuela uste zuen.[2] 13 urte betetzerakoan jada umezurtz gelditu zen; baina honetaz gain,  Justinus Toellner, bere koinatuari, eta Christoph Arnold, astronomo ezagunari ezker oinarrizko ezagutzak jaso zituen.[3] Ondoren, osabak hartu zuen erreleboa Mariaren heziketa lanetan.

Gaztetatik astronomiarekiko interes berezia izan zuenez Christoph Arnold-ekin ikasteko aukeraz baliatu zen. Christoph, Leipzig inguruan lan egiten  zuen baserritarra zen, astronomoa izateaz gain. Maria, bere astronomia jakinmina asetzeko, lehenengo Arnolden aprendiz egin zen eta ondoren honen etxeko neskame.[2]

Arnoldi esker Mariak 30 urteko Gottfried Kirch astronomo eta matematikari alemaniarra ezagutu zuen. Hauek, 1692an ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten, astronomiaren ezagutzetan ondo irakatsiak izan zirenak.[4] 1700ean senar-emazteak Berlinera joan ziren Frederick III.ak, Brandenburgoko gobernadorea, ondoren Prusiako Fredrick I.a izango denak, Gottfried Kirch Prusiako erregearen astronomo ofizial izendatu baitzuen.[5]

Kalkulu, behaketa eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Margaretha Kirch-i, senarrak,  astronomia gehiago irakatzi zion, honen arreba eta beste hainbat ikaslerekin batera. XVIII. mende hasierako Prusiar unibertsitateetan ez zen emakumerik onartzen, baina astronomia lanek zeruaren behaketaz diardutenez ikasgeletatik kanpo egin zitezkeen. Hori dela eta, ez zen harritzekoa Germaniako Erromatar Inperio Santuan emakumezko astronomoez haritzea; Kirchetik hasita Maria Cunitz, Elisabeth Hevelius, eta Maria Clara Eimmartera hamazazpigarren mendeko astronomo garrantzitsuak ditugu. [6]

Friedrich III.ak ediktu baten bidez egutegien monopolioa eskuratu zuen Brandenburgon, eta ondoren Prusian, zerga bat ezarriz. Zerga honen bidez eskuratutako diru guztia  astronomoetan eta 1700ean fundatu zuen Berlingo Zientzien Akademian inbertitu zuen. 1711n ere behatoki bat inauguratu zuen Prusiako erregeak. Maria Kirch ekin batera, honen senar Gottfried Kirchek lehen egutegia aurkeztu zuen Chur-Brandenburgischer Verbesserter Calender Auff das Jahr Christi izenaren pean.[3]

Maria eta Gottfriedek elkarrekin egiten zuten lan. Esan bezala Arnolden aprendiz izatetik bere senarraren laguntzaile izatera pasa zen. Gottfriedek Jenako unibertsitatean astronomia ikasi zuen, eta Johanes Hevelius en laguntzaile izan zen. Emakumeei, ordea, ez zieten inolako baliorik ematen, edo historikoki eman den bezala alboratuak izan ziren. Elkarrekin egindako lan eta kalkuluen bidez egutegi eta efemerideak egin zituzten eta 1697an, Kirch, informazio meteorologokoaren inguruko datuak biltzen hasi zen, nabigaziorako benetan informazio baliagarria eskuratuz. Berlingo Zientzien Akademiak gestionatu zituen senar-emaztearen egutegien salmentak.

Gottfried-ekin lanean haritutako lehen hamarkadan, 1702an zehatzago izateko, Maria Margarethak  "1702ko kometa " aurkitu zuen. Gaur egun kometa hau C/1702 H1 kometa bezala ezagutzen dugu.

Maria Kirchek bere astronomia ardurak asetu nahian bere ezagutzak partekatu zituen Alemaniako albistegi zientifiko bakarrean, bere izenean eta alemanez. Hemen 1707an Aurora Borealari buruzko behaketak argitaratu zituen. Beste argitarapen garrantzitsua  Von der Conjunction der Sonne des Saturni und der Venus (1709) liburuxka dugu; non Saturno eta Artizarraren, eta Eguzkiaren arteko gurutzatzeen inguruko kalkuluak publikatu zituen.

1710an Maria Kirch-en senarra hil, eta orduaz geroztik Erregearen Zientzien Akademiarentzako egutegien eta efemerideen lana Mariaren esku gelditu zen. Baina, nahiz eta  Gottfried Wilhelm Leibnizek, Akademiako Presidenteak, Mariaren lana begi onez ikusi Akademiako Heziketa Batzordeak ezetz erabaki zuen. Honela, ezkondu zenetik bere senarrarekin kalkulu eta behaketa lanetan aritu zen emakumea sostengu ekonomiko gabe utzi zuen Erregearen Akademiak.

Berlingo Zientzien Akademiak lanpostua eman zioten eta 1711n Die Vorbereitung zug grossen Opposition izeneko liburuxka argitaratu zuen, non beste kometa baten agerpena iragarri zuen. Eta 1712an , berriz ere, Jupiter eta Saturno, eta Eguzkiaren arteko gurutzatzearen inguruko kalkuluak argitaratu zituen. Ondoren, Danzig-era joan zen matematikak ikastera. Baina Berlinera bueltatu zen bere seme Christfried Kirchen laguntzaile bezala onartu baitzuten.

Azkenik, 1720ko abenduaren 29an sukarrak jota hil zen, Berlinen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ali, Margaret. (1986). Hypatia's heritage. British Library: The Women's Press Limited., 121 or. ISBN 0-7043-3954-4..
  2. a b L., Schiebinger, Londa. (1991, ©1989). The mind has no sex? : women in the origins of modern science. (1st Harvard pbk. ed. argitaraldia) Harvard University Press ISBN 067457625X. PMC 25341982. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  3. a b The biographical encyclopedia of astronomers. Springer 2007 ISBN 9780387304007. PMC 184930573. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  4. Margaret., Alic,. (1986). Hypatia's heritage : a history of women in science from antiquity through the nineteenth century. Beacon Press ISBN 0807067318. PMC 13947403. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  5. Lisa., Yount,. (2008). A to Z of women in science and math. (Rev. ed. argitaraldia) Facts On File ISBN 9781438107950. PMC 667271430. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  6. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]