Maria Louisa Angwin
Maria Louisa Angwin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Small Point-Adam's Cove-Blackhead-Broad Cove (en) , 1849ko irailaren 21a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Ashland (Massachusetts), 1898ko apirilaren 25a (48 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta sufragettea |
Kidetza | World Woman's Christian Temperance Union (en) |
Maria Louisa Angwin (Small Point-Adam's Cove-Blackhead-Broad Cove, Ternuako kolonia, 1849ko irailaren 21a - Ashland, 1898ko apirilaren 25a) kanadar medikua izan zen. Eskozia Berrian medikuntza praktikatzeko baimena izan zuen lehen emakumea izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maria Louisa Angwin 1849ko irailaren 21ean jaio zen, Blackheaden (Concepcion badia, Ternua). Maria Louisa Emma Gillen eta Thomas Angwin apaizaren (artzain metodista) alaba zen. Familia Eskozia Berrira joan zen 1865ean. Mount Allison Wesleyan Academyko emakumeentzako akademian egin zituen ikasketak: Arte Liberaletan graduatu zen, 1869an. Truroko irakasle-eskolara joan zen, eta bost urtez Dartmouth-en irakatsi zuen, gero egingo zituen ikasketak finantzatzeko.
New Yorkeko Woman's Medical College-ko medikuntza-eskolan, medikuntzako doktoretza lortu zuen, 1882an. Bostongo Ingalaterra Berriko Emakume eta Haurren Ospitalean ikastaro bat egin zuen. Londresko Royal Free Hospitalen jarraitu zituen ikasketak. 1884ko irailaren 20an, Eskozia Berrian medikuntza praktikatzeko baimendutako lehen emakumea bihurtu zen, eta bulego bat ireki zuen Halifaxen. 1895ean, higieari buruzko hitzaldiak eman zituen Annie Isabella Hamilton ekin (en), Dalhousie Unibertsitateko medikuntzako doktoretza jaso zuen lehen emakumearekin.
Woman's Christian Temperence Union-eko[1] kidea zen, eta emakumeen sufragioaren alde ere egin zuen.
1897an, New Yorkera itzuli zen goi-mailako ikasketekin jarraitzeko. 1898ko apirilaren 25ean bat-batean hil zen, Ashland-en (Massachusetts), kirurgia txiki batetik sendatzen ari zen bitartean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Maria Louisa Angwin» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- ↑ Maria Louisa Angwin, 1849 - 1898. 27 juin 2017.