Maria Taglioni
Maria Taglioni | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Stockholm, 1804ko Apirilaren 23a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Marseilla, 1884ko Apirilaren 23a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Taglioni (en) ![]() |
Heriotza modua | : Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea |
Familia | |
Aita | Filippo Taglioni |
Ama | Sophie Karsten |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Taglioni (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Filippo Taglioni Jean-François Coulon (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria eta koreografoa |
![]() ![]() |
Maria Taglioni (Stockholm, 1804ko apirilaren 23a - Marseilla, 1884ko apirilaren 22a) italiar dantzaria izan zen.
Aitarekin ikasi zuen dantzan, eta geroago S.B. Coulonekin, Parisen. 1822. urtean egin zuen aurkezpena Vienako Operan, eta ondoren Italian eta Alemanian dantzatu zuen. Parisen bizi izan zen urte batzuetan bertako Operarekin lanean, eta arrakasta handia lortu zuen. Ondoren, aitarekin lan egin zuen Errusian bost urtez. 1848. urtean dantza egiteari utzi zion. 1860. urtetik aurrera, dantza-irakasle izan zen Parisko operan, eta 1870-1871. urteetako gerra ondoren, Londresen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Stockholmen jaio zen 1804ko apirilaren 23an, baina Milango artisten familia batetik zetorren; Filippo Taglioni (1777-1871) eta Sophia Taglioni famatuak ziren Europa osoan.[1]

12 urte zituela hasi zen dantza ikasten, aitarekin, koreografo eta dantzaria baitzen; Vienan 1822an egin zuen debuta eta Parisen, 1827an.[2]
Taglioniren aitak sortutako Silfidea lana estreinatu zuen Parisko Operan 1832ko martxoaren 12an, Joseph Mazilier (1801-1868) eta Lisa Noblet dantzariarekin batera, eta horrekin abiatu zen punten gaineko dantzaren aroa.
Bere estilo etereoa garai erromantikoaren sinbolo bihurtu zen. Halaber, dantzaria ospetsu bihurtu zen dantzaren historian lehen aldiz punten gainean dantza egin zuelako. Estilo delikatu berri bat sortu zuen, jauzi flotatzaileez eta gorputz-jarrera orekatuak zituena ezaugarri, esaterako, arabesque delakoa, zeinak XIX. mende hasierako ezaugarri erromantikoa tipifikatu zuen.
Berak erabiltzen zituen gona zuri arinak ballet klasikoko dantzari gehienek jantzi ohi duten tutu bihurtu ziren. Europa osoan barrena ibili zen biran, eta 1837an Opera utzi ondoren, Errusiara bidaiatu eta Ballet Inperialean egin zuen dantza San Petersburgon.

1845ean, Pas de Quatre interpretatu zuen Londresen beste hiru dantzari erromantiko ezagunekin (Carlotta Grisi, Lucile Grahn eta Fanny Cerrito).[3]
1847ean, azken emanaldia egin eta dantza utzi zuen. Dantzariak erabakita zuen Marseillan geratzea, eta han hil zen 1884an, 80 urte bete baino egun bat lehenago.
Haren hilobiari buruzko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nahiz eta Montmartren hilobi bat dagoen haren izenarekin eta mundu osoko dantzariak hara joaten diren bera ohoratzera, 2007an argitu zen han beraren ama dagoela hobiratuta, Sophia Taglioni, eta Marie, egiaz, Parisko Père Lachaise hilerrian dagoela hobiratuta, senar ohiaren izenaren pean (Comte Gilbert de Des Voisins).[1]
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irakurketa gehigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Homans, Jennifer (201). Apollo's Angels: A History of Ballet, Random House.
- Madison U. Sowell, Debra H. Sowell, Francesca Falcone, Patrizia Veroli (2016). Icônes du ballet romantique. Marie Taglioni et sa famille, Gremese.
- Marie Taglioni, Souvenirs (2017). Le manuscrit inédit de la grande danseuse romantique, édition établie, présentée et annotée par Bruno Ligore, Gremese.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El misterio de la tumba de Marie Taglione» Danza Ballet 2007-03-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- ↑ (Ingelesez) Kassing, Gayle. (2007). History of Dance: An Interactive Arts Approach. Human Kinetics ISBN 978-0-7360-6035-6. (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
- ↑ (Ingelesez) Moore, Lillian; New York Public Library; Dance Collection. (1965). Images of the dance: historical treasures of the Dance Collection 1581-1861.. New York Public Library PMC 466091730. (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).