Mariasun Pagoaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariasun Pagoaga
Mariasun Pagoaga 2012.jpg
Bizitza
Izen osoa Maria Asuncion Pagoaga Amozarrain
Jaiotza Arrasate, 1950 (69/70 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Bizilekua Arrasate
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea
Lan nabarmenak 80 egunean
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
IMDb nm3802600

Mariasun Pagoaga Amozarrain (Arrasate, Gipuzkoa, 1950) euskal aktorea da.[1] Fagor Etxetresnak enpresako publizitate arduraduna izan zen 42 urtez, eta 1983-1987 bitartean Herri Batasuna alderdiko zinegotzia izan zen Arrasateko udalean. 2004an Arrasateko Doke Antzerki Taldean hasi zen, eta ordutik hainbat antzezlanetan parte hartu du. 2010ean egin zuen lehen papera zineman, 80 egunean filmean. Geroztik beste bederatzi filmetan parte hartu du, tartean Bi anai (2011), Loreak (2014), Lasa eta Zabala (2014) eta Handia (2017), eta Goenkale telesailean (2013-2015) ere agertu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilergo ikasketak bukatu eta ondorengo udan praktikak egiten hasi zen Fagor Etxetresnak enpresanko telefonogunean, eta Espainian Fagorrek zituen ordezkaritzetako kontuak eramaten laguntzen aritu zen. Udazkenean Copreci enpresan hasi zen lanean, eta handik urtebetera Fagorren deia jaso zuen, berriro Espainiako delegazioan kontuak eramateko. 1966an hasi zen korporazioan lanean, eta lanean zebilela mekanografia, takigrafia, ingelesa eta frantsesa ikasi zituen. Hala, 42 urtez Fagor markaren kudeaketa eraman zuen Espainian, Frantzian eta Marokon. 2008an erretiroa hartu zuen, 58 urterekin.[2]

1983ko udal hauteskundeetan Herri Batasunaren zerrendetan aurkeztu zen, eta zinegotzi hautatua izan zen. Legealdi batez kultura eta hezkuntza arloetaz arduratu zen, 1987rarte.[3] 1980an Irati tabernaren sorreran lagundu zuen, gerora Espainiako auzitegiek konfiskatua izan zen eta ondorioz Pagoaga herriko tabernen auzian deklaratzekotan egon zen.[4][5]

Antzerkian hastea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an Goikobalu abesbatzaren sorreraren X. urteurrena zela eta Arrasateko elkarteen artean zer egin erabakitzeko bilera antolatu zuten, eta Pagoaga bere senarraren ordez joan zen. Arrasteri buruzko antzezlan bat egitea erabaki zuten, eta era horretan Eskuak Elkarri obra prestatu zuten. Ondoren Josemari Velez de Mendizabal idazleak antzerki talde bat osatzea proposatu zien partaideei, eta Doke Antzerki Taldea sortu zuten. Bertan ikasi zuen interepretatzen, eta taldearen zenbait obratan parte hartu du.[6]

Zinema eta ospea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean zinean debutatu zuen, 80 egunean filmean. Protagonistetako bat izan zen, eta egindako lanagatik Emakumezko Antzezpen Onenaren Saria eskuratu zuen Toulouseko Cinespaña jaialdiaren hamaseigarren edizioan, Itziar Aizpuru lankidearekin batera. Lan honek ekarri zion ezagutzaren ondoren Bi anai (2011) filmean parte hartu zuen eta El precio de la libertad (2011) telefilmean agertu zen.[7]

2013an Goenkale telesaileko atal batzuetan agertu zen, Sor Marina mojaren paperean. Telesailaren 21. denboraldian (2014-2015) Amalia Lizardiren papera egin zuen.[8] 2014an Tres mentiras filmean agertu zen, eta Lasa eta Zabala filmean Lasaren amarena egin zuen.[9][10] Jon Garaño eta Jose Maria Goenagaren (80 egunean filmaren egileak) Loreak filmean paper txiki bat izan zuen.[11] 2017ko Handia film arrakastatsuan cameo bat izan zuen.[12] Bere azken lana Mateoren ama film laburra izan da. 2019an estreinatua, Pagoagak Moriarti Produkzioak ekoiztetxearekin egindako laugarren lana da.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Arrasaten bizi da. Ezkonduta dago eta lau biloba ditu. Herrira erakundearekin eta Arteak Ireki plataformarekin kolaboratu izan du.[13][14] Mundukide fundazioko kidea da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2010 80 egunean Maite Protagonista
2011 Bi anai Emakume zaharra Sekundarioa
2011 El precio de a libertad Telefilmea
2012 Agur esatea Josefina Savery Ahotsa
2014 Tres mentiras Josefa Sekundarioa
2014 Loreak Inaxi Sekundarioa
2014 Lasa eta Zabala Lasaren ama Sekundarioa
2017 Handia Amona 2 Cameoa
2019 Jira eta Bira Apaiza Film laburra
2019 Mateoren Ama Mari Tere De Jorge Film laburra

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak Err
2010 Euskal Kantuen Gaua 2010 Bere burua ETB 1 "Salamankara" Itziar Aizpururekin [15]
2013 Goenkale Sor Marina ETB 1 Gonbidatua
2014-2015 Goenkale Amalia Lizardi ETB 1 Denboraldi bat
2018 Gure kasa Bere burua ETB 1 Atalaː "Itziar Aizpuru"

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskuak elkarri (2004, Doke Antzerki Taldea). Testuaː Josemari Velez de Mendizabal.
  • Gabonetako Ikuskizuna (2006, Doke Antzerki Taldea). Zuzendariaː Itziar Rekalde. Testuaː Pedro Ignacio Barrutia (jatorriz) & Josemari Velez de Mendizabal (egokitzapena).
  • Iragana Iragan (2010, Doke Antzerki Taldea). Arrasate sortu zeneko 750. urtemugaren harira egindako obra. Zuzendariaː Itziar Rekalde. Testuaː Josemari Velez de Mendizabal.
  • Paradisuko Atean (2012, Doke Antzerki Taldea). Testua: Josemari Velez de Mendizabal.[16]
  • Galderak (2014, Doke Antzerki Taldea). Zuzendariaː Itziar Rekalde. Testuaː Josemari Velez de Mendizabal
  • Aingeru ala kurriloi? (2016, Doke Antzerki Taldea), Mirenen paperean. Zuzendaria: Vene Herrero Testua: Josemari Velez de Mendizabal.[17]
  • Hamaika Amaren Seme (Alaba) (2018, Doke Antzerki Taldea). Zuzendaria: Vene Herrero Testua: Josemari Velez de Mendizabal.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Governors taldearen "Zuloan" abestiaren bideoklipa.

Sariak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «:: Mariasun Pagoaga ::» www.cineclubfas.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  2. Gascon, Ainara Arratibel. ««Aktore sekundario gisa ere asko ikasten da»» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  3. «Mariasun Pagoaga: "Udal mailako jardunean, gertutasuna eta politika nahastu egiten dira; hori da arazoa" - Arrasate» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  4. «Luze joko du Herriko tabernen auziak; gaurko ahozko saioekin hasi dira - Debagoiena» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  5. «Hilabeteotako bi makroepaiketen atarian, "libre" aldarrikatuz - Debagoiena» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  6. «Mariasun Pagoaga: "Posible dudan artean, antzerkiarekin jarraituko dut" - Arrasate» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  7. «'Lasa eta Zabala' filmean hartuko du parte Mariasun Pagoaga arrasatearrak - Arrasate» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  8. (Gaztelaniaz) «La arrasatearra Mariasun Pagoaga se incorpora a la serie de EITB 'Goenkale'» El Diario Vasco 2014-09-07 . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  9. «Mariasun Pagoaga, 'Tres mentiras' filmeko protagonista - Arrasate» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  10. «Aitor Mantxola oñatiarra eta Mariasun Pagoaga arrasatearra 'Lasa eta Zabala' filmeko taldean - Debagoiena» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  11. (Gaztelaniaz) «Mariasun Pagoaga volverá a la pantalla grande por cuarta vez» El Diario Vasco 2013-04-05 . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  12. Aranburuzabala, Aitziber. (2016). (pdf) Anaien arteko adiskidetasunaz. Puntuan (argitaratze data: 2016-06-10), 38-39 or..
  13. «Uribetxeberriaren egoera salatu eta aske uztea eskatzeko manifestazio nazionala Arrasaten - Arrasate» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  14. «"Aktibazio kulturaleko eguna" deitu du Arteak Ireki plataformak hurrengo zapaturako - Debagoiena» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  15. Urkizu, Urtzi. «Pirritxek, Porrotxek eta Olentzerok emango dute gabon mezua Hamaikan» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  16. «'Paradisuko Atea' lanarekin Arrasateko mugak gainditu ditu Doke antzerki taldeak - Aramaio» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  17. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d. «'Aingeru ala kurriloi?' - Kulturklik» www.kulturklik.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.
  18. «Mariasun Pagoagak aktore onenaren saria irabazi du Toulouse-en - Arrasate» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-01.