Maribel Lacave
Maribel Lacave | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Las Palmas Kanaria Handikoa, 1951ko maiatzaren 23a (73 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Maribel Lacave Bautista (Kanaria Handiko Las Palmas, 1951ko maiatzaren 23a) poeta, narratzailea eta saiakeragilea da.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizarte-graduatua, Sahararen independentziaren aldeko mugimenduarekin lotuta egon da.
Idazle gisa, Espainiako aldizkari literarioetan eman zen ezagutzera. Ohiko kolaboratzailea izan zen Sansofé eta El Puntal aldizkarietan. Kanarietako Herri Kulturaren Zentroko kidea da. San Borondón herri-kulturaren programa egin zuen Radiocadena Españolan, eta Herri Kulturaren Erakustaldiak eta ESPAL Jaialdiaren (Afrikako eta Latinoamerikako herriekiko elkartasun-topaketa) hainbat edizio antolatzen lagundu zuen.[2]
Bere lana portugesera, arabierara, italierara, ingelesera eta mapuzungunera itzuli da. Haren poema batzuk kantautore espainiar, latinoamerikar eta afrikarrek musikalizatu dituzte.[3]
Chiloé artxipelagoan bizi da, Txileko hegoaldean, 1998az geroztik.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1984 – Con toda la mar en los bolsillos, Centro de la Cultura Popular Canaria (CCPC) argitaletxea, Tenerife.
- 1988 – Donde solo media luna, Ed. CCPC, Tenerife.
- 2001 – Sin fronteras, Ed. CCPC, Tenerife.
- 2002 – Dos para un tango, Constantin Contreras-ekin. ISBN 956-291-204-3.
- 2004 – Como florece el dafne en el invierno, Ayto. Santa Lucía de Tirajana, Gran Canaria, argitalpena ISBN: 978-84-606-3556-7.
- 2005 – Cuentos de la abuela majareta, Literatura Infantil (Cuentos y poemas), Ed. CCPC, Tenerife, ISBN: 978-84-7926-513-7.
- 2007 – Los canarios del lago Budi (saiakera), Ediciones Idea, Tenerife, ISBN: 978-84-96740-84-6.
- 2008 – Los mundos de Gali (Literetura infantil), Ed. CCPC,Tenerife, ISBN: 978-84-7926-580-9.
- 2011 – Isla Truk, María Jesús Alvaradorekin, Ed. Juan Ramón Tramundt, ISBN: 978-84-614-8305-1.
- 2012 – Mestizada. Susurros para Paula, Edi. CCPC, Tenerife, ISBN: 978-84-7926-625-7.
- 2014 – Insulares (Cuentos al Alimón), Constantin Contrerasekin, Ed. Mercurio, ISBN: 978-84-942934-4-3.[4]
- 2018 – Mujerío poético, María Jesús Alvaradorekin, ISBN: 978-84-09-01638-9.[5]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004an, Santa Lucía de Tirajanako (Kanaria Handia) Udalak ematen duen Juan Alvarado poesia-saria jaso zuen Lacavek, poesia-sorkuntza sustatzeko, Como florece el dafne en el invierno poema-liburuagatik..
- Ipuinak mugimenduan saria
- Kanarietako Herri Kulturaren Zentroaren San Borondatón saria jaso zuen, kultura eta identitate kanariarraren alde egiteagatik.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Maribel Lacave. .
- ↑ DRAGARIA. (2017-12-14). «Maribel Lacave: «Somos lo que leemos»» Dragaria.
- ↑ Unknown. (2015-01-07). «POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS: Editor: Fernando Sabido Sánchez #Poesía : MARIBEL LACAVE [14.426»] POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS.
- ↑ «El Círculo Cultural acoge la presentación del libro 'Insulares' de Lacave y Contreras» www.teldeactualidad.com.
- ↑ «Maribel Lacave saca del ostracismo a cien poetisas» Canarias7 2020-09-21.
- ↑ Caraballo, Adison Daniel Pérez. «"El contacto con la cultura canaria es pleno”» AtlánticoHoy.