Mario Gabiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mario Gabiria
Bizitza
Izen osoa Mario Gaviria Labarta
Jaiotza Cortes1938ko apirilaren 14a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Zaragoza2018ko apirilaren 7a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Henri Lefebvre
Jarduerak
Jarduerak soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Jasotako sariak

Mario Gabiria Labarta (Cortes, Nafarroa Garaia, 1938ko apirilaren 14a - Zaragoza, 2018ko apirilaren 7a) nafar soziologoa izan zen. Hiri-soziologian eta ekologian espezializatua. Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle izan zen bere azken urteetan. 1970eko hamarkadan, idatzitako liburuez eta hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluez asko zabaldu zituen jendartean ekologiaren inguruko kezkak, ideiak eta informazioa, ikerketa espezializatuak eta unibertsitate-mailako lanak dibulgazioko liburu eta artikuluekin tartekatuz.

Obra nagusiak: España a gogó. Turismo, charter y neocolonialismo del espacio (1974), Ni desarrollo regional ni ordenación del territorio. El caso de Valencia (1974), El escándalo en la Court-Line (1975), Ecologismo y ordenación del territorio de España (1976), Turismo de invierno y el asentamiento de los extranjeros en la provincia (1976), Curso de Urbanismo (1977), Vivienda social y trabajo social (1990), Benidorm (1991), La quimera del agua: presente y futuro de Daimiel y Castilla La-Mancha (1992), La caña y el pez: estudio sobre los salarios sociales en las Comunidades Autónomas (1995), España, La séptima potencia (1996), Agua, placer y equilibrio (1999, elkarlanean).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]