Maritxu Güller
| Maritxu Güller | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Izaba, 1908 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 1993ko apirilaren 4a (84/85 urte) |
| Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | parapsikologoa |
| Lantokia(k) | Donostia |
Maritxu Guller, jaiotze izenez Maria Erlantz (Izaba, 1908? - Donostia, 1993ko apirilaren 4a[1]), Uliako sorgina ezizenez ere ezagutzen zena, ustez ahalmen paranormalak zituen Donostiako emakumea izan zen, hirian ospetsu samarra. Izaban jaio zen.
Irakasle ikasketak eginda, irakasle lanetan aritu zen. Giovanni Guller izeneko suitzar gizonarekin ezkondu zen, eta parapsikologia ikasketak egin zituen Parisen.
Bisioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Dena ikusgai dago» esaten zuen Uliako sorginak. Ikusten jakin behar da, besterik ez. Bost urte zituenean hasi zen kontu arraroak ikusten. Eskolan matematika ariketak jartzen zituztenean arbelean, berari emaitza agertzen omen zitzaion, eta zitekeen zailena izanda ere, berehala asmatzen zuen. Harrezkero, etengabe, besteek ikusten ez zutena ikusteko dohain berezia landuz joan zen, hainbat ikasketekin, eta igarle ezaguna izatera heldu zen. Jendea estatua bihurtzen edo bihurtuta ikusten omen zuen, eta handik laster pertsona horiek hil egiten ziren. Ez zuen hutsik egiten. Horrek, noski, egundoko harridura eta zalaparta sortu zuen bere inguruan. Lurrikarak igartzen hasi zen, usain bereziak sumatzen, minbizia atzematen, energia koloretan ikusten, eta antzekoak. Sinesgarritasuna irabazi zuen gainera, bete-betean asmatzeko zuen gaitasunagatik. Euskal tarotaren sortzailea ere izan zen.[2]
Garaiko politikari eta jende ospetsu askok berarengana jo zuen iragarpenen bila.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Maritxu Gullerri egindako azken elkarrizketa, youtuben.
- (Gaztelaniaz): Elkarrizketaren bigarren atala.
- : Gari Berasaluze: "Dena ikusgai dago", Maritxu Güllerri elkarrizketa baten harira, Zuzeu, 2025-08-05.
- : Joseba Aurkenerena: Maritxu, Uliako sorgina
| Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |