Markos Zapiain
Itxura
(«Markos Zapiain Agirre» orritik birbideratua)
Markos Zapiain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1963ko azaroaren 18a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta filosofoa |
Markos Zapiain Agirre (Irun, Gipuzkoa, 1963ko azaroaren 18a) euskal idazle eta filosofoa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filologian lizentziatua eta filosofian doktorea da, Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta tesierekin. Errenterian, Mutrikun eta Bergaran eskolak eman zituen. Bermeon eta Bilbon bizi da eta Botikazar BHI institutuan filosofia klaseak ematen ditu. Joxan Elosegirekin batera Enbolike saiakera bilduma sortu zuen. Euskal hedabideetan maiz idatzi eta parte hartu izan du eta hitzaldi ugari emandakoa da. Blog pertsonal batean ere argitaratzen ditu bere artikuluak, Eibar.org elkartearen komunitatean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda: Markos Zapiainen lanak»
- Errua eta Maitasuna, 2002, artikuluak.
- Zenbait Terrorista, 2003, saiakera.
- Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta, 2006, tesia.
- Ia guztiaren funtsaz, 2006, saiakera.
- Txillardegi eta ziminoa, 2007, saiakera.
- Talatik tiroka, 2009, artikuluak.
- Saizarbitoria eta iragana, 2015, saiakera.
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Gizakiaren heriotza", Michel Foucault, 1998.
- "Duintasuna", Víctor Gómez Pin, 1999.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Felix Ugarte itzulpen saria (EHU-UPV), 1994.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Markos Zapiain |
- Markos Zapiain Agirreren bloga, eibar.org webgunean.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |