Marta Untzue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Untzue

Bizitza
JaiotzaIruñea1988ko uztailaren 4a (35 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Nesken Osasuna2003 / 2006
Bartzelona Futbol Kluba2006 / 201836021
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2014 / 50
Athletic Club2018 / 2020392
Athletic Club2020 / 330
 
Posizio edo espezialitateaalboko atzelaria
Kirol zenbakia4
Altuera169 zentimetro

Facebook: marta.unzueurdaniz Twitter: M_unzue6 UEFA: 250054799 Edit the value on Wikidata

Marta Untzue Urdanitz (Berriozar, 1988ko uztailaren 4a) nafar futbolaria da, Bartzelona Futbol Klubean aritutakoa. Elba bere ahizpa bikia ere futbolaria da eta Juan Carlos Unzue osaba du.[1] Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioan lau aldiz izan da.

Futbolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelai erdian edo defentsako eskuin hegalean jokatu ohi du. Herrian hasi zen baloiari ostikoak ematen. Berehala nabarmendu zen, eta Osasunak fitxatu zuen. 2003 eta 2006 artean bertan jokatu zuen. Baina Osasunak ez zuen egin Lehen Mailan talde bat osatzeko urratsa. Bartzelonaren eta Athleticen eskaintzak jaso zituen, eta Bartzelonara joatea erabaki zuen Elba ahizpa bikiarekin batera. Han egindako lehen sasoian, Bigarren Mailara jaitsi ziren, baina, ordutik, gora egin zuten. Taldearen profesionalizazioa bizi izan du. 2015etik taldeko kapitaina da. Urte hauetan ondorengo tituluak irabazi ditu: lau Espainiako Liga (2011-12, 2012-13, 2013-14, 2014-15), bost Espainiako Kopa (2010-11, 2012-13, 2013-14, 2016-17 eta 2017-18) eta Kataluniako zortzi Kopa (2009, 2010, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017). Txapeldunen Liga jokatzeko aukera izan du.[2]

Bi urtez jokatu zuen Athleticen Bartzelonak utzita, 2020-2021 sasoirako ostera, fitxatu egin zuen talde zuri-gorriak.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Las herederas de Unzué» Mundo Deportivo 2015-10-29.
  2. «Elite guztiak ez dira berdinak» Berria 2018-07-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  3. Alzuru, Jone Bastida. ««Gogotsu gaude, derbia irabazteko ilusioarekin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.