Martin Garitano
Martin Garitano | |||
---|---|---|---|
(2011) | |||
2011ko ekainaren 23a - 2015eko ekainaren 23a ← Markel Olano - Markel Olano → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bergara, 1963ko abuztuaren 4a (61 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta kazetaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Bildu |
Martin Garitano Larrañaga (Bergara, 1963ko abuztuaren 4a) gipuzkoar kazetaria da, eta, 2011ko ekainaren 23tik 2015eko ekainaren 24ra, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izandakoa. Donostian bizi da.
Hastapenetan Loiola Irratian jardun zuen.[1] Egin egunkariko erredaktore buru izan zen. Hura itxi zutenean, Euskadi Información egunkariko zuzendari izan zen. Gara egunkariko zuzendari ondoko ere izan zen, Mertxe Aizpuruarekin batera. Garan idazteaz gain, Info7 irratian esataria ere izan zen.
2011n Bildu koalizioaren zerrendaburu gisa aurkeztu zen Gipuzkoako Batzar Nagusietara, eta ekainaren 23an Gipuzkoako diputatu nagusi aukeratu zuten, haren alde bozkatu baitzuten Bilduk eta Aralarrek. 2015ean EAJk eskuratu zuen Foru Aldundia, Markel Olano buru zela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ goiena.net (2011-04-18)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Garitano |