Martin Oiartzabal (hargina)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau XVI. mendeko harginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Oiartzabal (argipena)».
Martin Oiartzabal (hargina)
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Gipuzkoa
Heriotza1545 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta hargina

Martin Oiartzabal XVI. mendeko gipuzkoar hargina izan zen, dirudienez Nafarroako Allo herrian finkatua. Petri Oiartzabal Nafarroako Gorteko eskribaua izan zuen seme.

Espainiarrek Nafarroa konkistatu ondoren, bizkaitar, gipuzkoar eta arabar ugarik hartu zuten Nafarroako bidea, han bizimodua ateratzeko.[1] Martinek, bere lanbideko hainbestek bezala, berdin egin zuen. Behin hara zela, Larraga, Berbintzana, Mendigorria eta Leringo ureztaketa sistemak diseinatu zituen, baita Gares, Elizagorria, Iratxe, Mendabia eta Alloko elizak ere.[1] Nafarroako horietako herri batean geratu zen bizitzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Monteano Sorbet, Peio J.. (2017). El iceberg Navarro. Arre, Navarra: Pamiela, 184 or. ISBN 978-84-7681-991-3..