Berbintzana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Berbintzana

 Nafarroa Garaia
Berbintzanako bandera

Berbintzanako armarria

Izen ofiziala Berbinzana
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Alkatea Francisco Javier Terés Ibáñez
(UPN)
Herritarra berbintzandar, txarrin
Koordenatuak 42°31′35″N 1°50′3″W / 42.52639°N 1.83417°W / 42.52639; -1.83417Koordenatuak: 42°31′35″N 1°50′3″W / 42.52639°N 1.83417°W / 42.52639; -1.83417

Berbinzanamapa.PNG

Eremua 12,91 km2
Posta kodea 31252
Biztanleria 673 bizt. (2014)
Euskaldunen % 1,82
Dentsitatea 52,13 bizt./km²
http://www.berbinzana.info

Berbintzana[1] Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 673 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-132 errepidean Tafalla-Lizarra norabidean.

Berbintzanak Larragarekin egiten du muga iparraldean, Tafallarekin ekialdean, Lerinekin mendebaldean, eta Miranda Argarekin hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Eretako aztarnategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berbintzanako eliza.

La Eretako aztarnategia, Berbintzanako herrigunean dago, Arga ibaiaren ondoan. Burdinaroan zehar garaturiko herrixka izan zen, kristo aurreko lehen milurtearen inguruan, eta herriaren erromatartze garaian amaitu zen. Aurkitutako inguruko herrixketan ez bezala, La Eretakoak, herrixka eredu desberdina jarraituz eraiki zen. Gune lauean eraikitako herrixka da, gotorlekuak normalean eraikitzen ziren toki malkartsuetatik edo muinoen gainetatik urruti beraz.

Herriak harresia eta dorreak zituen inguruan, kanpoko erasoetatik babesteko. Dorre eta harresi hauek kristo aurreko VII. mendekoak dira, eta gaur egun edonork bisitatzeko moduan jarri ditu Berbintzanako udalak. Aztarnez gain, La Eretako alde batean, harresiaren, dorre baten eta garaiko etxebizitza bat berreraiki dira, herritarrek La Eretako herrixkako biztanleak nola bizi ziren erakusteko.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berbintzanako iharduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Zerealen landaketaz gain, mahastiek garrantzi handia dute, eta herrian upategi kooperatiba bat dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berbintzanako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
757 786 914 1.012 1.119 1.114 1.161 1.038 884 764 736 732 717

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 43 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,21a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an PSN alderdiko Pascual García Bueno aukeratu zuten alkate. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak 14 izan ziren (emandako guztien %2,77a) eta zurizko 16 boto izan ziren (botoen %3,26a). Abstentzioa %17,75koa izan zen.

Berbintzanako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 242 4
UPN 233 3

2011n egoera irauli egin zen eta UPNk irabazi zituen hauteskundeak, PSNri ia 100 boz aterata.

Berbintzanako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 251 4
PSN 153 3

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007
2007-2011 Pascual García Bueno PSN
2011- Francisco Javier Terés Ibáñez UPN

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa autobus konpainiak Lerin eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak lau zerbitzu ditu Iruñerako norabidean, eta bi zerbitzu Nafarroako hiriburutik Lerinerako norabidean. Ibilbidea honakoa da:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arga ibaiaren gaineko zubia Berbintzana parean.

Berbintzanan hainbat elkarte eta sozietate daude. "Sociedad Recreativa San Isidro" delakoak esaterako, seiehun bazkidetik gora dauka, eta herriko asialdirako bi lokalen jabe da "La Taberna" eta "El Centro". Horrez gain, "Sociedad La Unión" izeneko elkarteak herriko gazteentzat jarduerak antolatzen ditu, besteak beste, herriko jaien antolamenduan aritzen da. Aipatu elkarte horietaz gain, emakumeen elkartea, herriko gurasoena, eta Berbintzanako nagusien elkarteak daude.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Berbintzana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,80k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aingeruaren jaiak: martxoaren 1ren inguruko astean ospatzen dira eta lau edo bost egun irauten dute.
  • Gazteriaren jaiak: abenduaren hasieran ospatzen dira "La Union" izeneko elkarteak antolatuta eta herriko gazteentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Berbintzana
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa