Martin Oiartzabal Oiartzabal
Itxura
- Artikulu hau XX. mendeko gipuzkoarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Oiartzabal (argipena)».
| Martin Oiartzabal Oiartzabal | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Azpeitia, 1892 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bilbo, 1966 (73/74 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Martin Oiartzabal Oiartzabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1892 – Bilbo, Bizkaia, 1966) euskal idazlea izan zen. Comillasko Unibertsitatean egin zituen eliz ikasketak. Pobesen, Bilbon, Azkoitian, Donostian, Hernanin eta Begoñako apaiz zaharren atseden etxean izan zen apaiz. Argentinan bizi izan zen 1950-1956 urteen bitartean.
Oiartzabalenak dira: Zerurako bidea (1922), Yesu Kisto Gure Yaun eta Yainkoaren bizitza ta Berri Ona (1936) eta Santuen bizitza laburrak. Euzko-Gogoa aldizkarian eman zituen argitara lan ezagunenak eta Orixerekin batera argitaratu zituen El lenguaje vasco (1963) eta Latin hizkuntzaren joskera (1963) lanak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.