Mary (Turkmenistan)

Koordenatuak: 37°36′N 61°50′E / 37.6°N 61.83°E / 37.6; 61.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary
Mary
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Turkmenistan
Region of TurkmenistanMary Region
Izen ofizialaМары
Мерв
Jatorrizko izenaMary
Posta kodea745400
Geografia
Koordenatuak37°36′N 61°50′E / 37.6°N 61.83°E / 37.6; 61.83
Map
Demografia
Biztanleria126.141 (2010)
−82.541 (2009)
Informazio gehigarria
Sorrera1884
Hiri senidetuakJidda, Istanbul eta Samarkanda
MatrikulaMR

Mary Turkmenistango hego-ekialdeko hiri bat da, 126.150 biztanle dituena (2010etik aurrera). Mary probintziaren hiriburua da. Izena turkmenera modernoan Merv ahoskatu eta idazteko modua da,[1] baina Merv edo Alexandria Margiana hiri historikoa berez 30 km-tara dago egungo Marytik. Jatorriz Mary 1884an sortu zen Errusia Inperioko administrazio zentro gisa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Karakumeko oasi batean dago, Murgab ibaiaren ibarrean. Mary eskualdeak Turkmenistango gas natural erreserba handienak ditu. Transkaspiar Trenbideak komunikatzen du.

Mary base militarra ere bada eta, batez ere, Irango eta Afganistango mugetatik gertu dagoen bere aireportua Asia Erdialdeko osoko estrategikoki garrantzitsuenetakotzat hartzen da, jada Sobietar Armadaren base handienetako bat izan zen. 21. mendean Estatu Batuek hainbat saiakera egin dituzte hura erabiltzeko, baina 2023 bitartean bederen alferrik.

Mary Turkmenistango gas naturalaren eta kotoiaren ekoizpenaren zentro bat da, herrialdeko esportazio handienetakoak biak ala biak. Mary eskualdea Turkmenistango ekoizpen kimikoaren erdigunea ere bada: nitrogeno-ongarriak, amonio nitratoa, amoniakoa, azido nitriko ez-kontzentratua eta polipropilenozko ontziak ekoizten dira bertan.

Maryko Museoa hiriko museo garrantzitsua da, bertako eta nazioaren historiari buruzko informazioa eskaintzen duena, 40.000 objektu ingururekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) PCGN. (2023). Toponymic Factfile - Turkmenistan. The Permanent Committee on Geographical Names (UK) (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]