Samarkanda
Samarkanda Самарқанд Самарқанд Самарканд سمرقند | ||
---|---|---|
hiri handia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Uzbekistan | |
Region of Uzbekistan | Samarkanda probintzia | |
Izen ofiziala | Samarqand/Самарқанд | |
Jatorrizko izena | Самарқанд Самарқанд Самарканд سمرقند | |
Posta kodea | 140100 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 39°39′17″N 66°58′33″E / 39.6547°N 66.9758°E | |
Azalera | 108 km² | |
Altuera | 702 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 546.303 (2020ko urtarrilaren 1a) 179.272 (1989) | |
Dentsitatea | 5.058 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 662 | |
Ordu eremua | UTC+05:00 | |
Hiri senidetuak | Florentzia, Balkh, Merv, Bukhara, Nixapur, Lahore, Lviv, Istanbul, Eskişehir, Cusco, Mary, Banda Aceh, Khujand, Antalya, Gyeongju (en) , Krasnoiarsk, New Delhi, Xi'an, Mexiko Hiria, Rio de Janeiro, Kairuan, Bremen, Lyon, Lieja, Plovdiv, Jūrmala, Samara, Nara eta Gəncə | |
Hizkuntza ofiziala | Uzbekera | |
samshahar.uz |
Samarkanda[1] (uzbekeraz: Samarqand, tajikeraz eta errusieraz: Самарқанд) Uzbekistango ekialdean dagoen hiria eta herrialdeko bigarren handiena da, izen bereko probintzian kokatua. Hiriak garrantzi handia izan zuen Zetaren Bidearen erdibidean baitzegoen, Txina eta Mendebaldea lotzen zituen merkatari eta kultura bidean. XIV. mendean Inperio Timuridoko hiriburu bihurtu zuen Tamerlanek, eta bertan eraiki zuen bere mausoleoa (Gur-e Amir). Populazioaren gehiengoa tajik etniakoa da.
2001ean UNESCOk erdigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Samarkanda Behe Paleolitotik da gizakien bizileku eta Asia Erdialdeko zibilizazioaren sorlekuetako bat da. Samarkandatik hurbil Afrasiab arkeologia gunea dago, hiriaren aurrekaritzat jotzen dena, K.a. VII mendean sortua. Samarkanda Sogdianako hiribura zen Persiako akemenestar dinastiaren garaian, Alexandro Handiak hiri konkistatu zuenean K. a. 329 inguruan. garai hartan hiriak Marakanda izena zuen grezieraz. Sasaniar Inperioan Samarkandaren garrantzia handituz joan zen, Persiar Inperioko nagusietako bat bihurtzeraino.
712an arabiarrek konkistatu zuten. Talasko batailan arabiarrek txinatar papergileak atzeman zituzten eta Samarkanda islamdar munduko paper fabrikazio gune nagusia bihurtu zen. Omar Khayyam matematikari, astronomo eta poeta (1048-1131) bertan bizi izan zen 1072 eta 1074 artean, Ispahanen kokatu aurretik Malik Xaa I.a sultan seljukarraren gonbiteari jarraituz. 1220an Genghis Khan hiria suntsitu zuen. Ibn Battuta bertatik igaro zen 1335 inguruan eta hiria oraindik guztiz berreraiki gabe zegoen.
1369an Inperio Timuridoaren hiriburu bihurtu zuen Tamerlanek, eta Persiatik Daniel profetaren ustezko erlikiak ekarri zituen. Tamerlanen oinordekoek eraikitako monumentuak dira Samarkandaren nortasuna.
1507an uzbekoek timuridoak garaitu zituzten eta hiria bereganatu. Oraingo Uzbekistanen zatiketan hiru khanerritan (Khiva, Bukhara eta Kokand), hiria Bukharako khanerrira atxiki zuten.
1868an errusiarren agindupera igaro zen eta 1925ean sobietar Uzbekistango hiriburu bihurtu. Bost urte geroago, ordea, hiriburutza galdu zuen Tashkenten mesedetan.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1939an Samarkandak 134.346 biztanle zituen[2] eta 2005ean 384.000 inguru, gehienak tajik etniakoak. Uzbek jatorrikoak gutxiengo handia dira. Bukhararekin batera, Samarkanda tajik jendearen Asia Erdialdeko gune historiko bat da.
Ikustekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Samarkanda - kulturen bidegurutzea1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv |
Erreferentzia | 603rev |
Kokalekua | UZB |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 39°40′7″N 67°0′0″E / 39.66861°N 67.00000°E |
Izen ematea | 2001 (XXV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
- Registan, islamdar arkitekturako adibide aipagarrienetako bat.
- Ulugh Beg madrasa (1417–1420)
- Sher-Dor madrasa (lehoien atea) (1619-1635/36).
- Tilya-Kori madrasa (1647-1659/60).
- Bibi-Khanym meskita
- Gur-e Amir mausoleoa (1404)
- Ulugh Beg behatokia (1428–1429)
- Shah-i-Zinda nekropolia
- Afrasiab arkeologia gune historikoa (K.a. XIII-VII mendeak)
Registan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asia Erdialdeko islamdar arkitekturako adibide aipagarrienetako bat da, Mediterraneo eta India arteko islamdar arkitekturaren oinarrizko ezaugarriak finkatu zituena. Registan hitzak hareatza esan nahi du, ibai lehor baten tokian eraiki baitzen. Samarkandako erdigunea izan zen Erdi Aroan.
Plaza bat inguratzen duten hiru eraikinez osatua dago:
- Ulugh Beg madrasa plazaren mendebaldean dago eta 1420an amaitu zen Ulugh Beg-en agintaldian. Astronomia gaitzat duten mosaikoz apaindua dago. Astronomiako, filosofiako eta teologiako 100 bat ikasle zituen.
- Sher-Dor madrasa plazaren ekialdean dago eta 1636an amaitu zuen Yalangtush Bakhodur emirrak. Ulugh Beg madrasaren isla perfektua da, apainduran agertzen diren bi lehoi (edo tigre) izan ezik, izaki biziak irudikatzeko Islamak duen debekuari aurre eginez.
- Tilya-Kori madrasa, erdikoa, 1660ean amaitu zen Yalangtushek. Apaindura urrekara du eta patio bat.
Bibi Khanym meskita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzuen ustez, meskita erraldoi hau Tamerlanen emazte zen Bibi Khanym-ek eraikiarazi zuen, senarra hiritik kanpo zegoenean. Kondairaren arabera, arkitektoa berarekin maitemindu zen eta lana amaitzeari uko egin zion, musu bat eman ezean. Musuak marka utzi zion Bibi Khanymi, eta Tamerlan itzultzean, amorrarazi eta arkitektoa bilatzeko agindu zuen, baina hilda zegoen dagoeneko. Hala ere, ez dago Tamerlanen emaztearekin lotzen duen froga fidagarririk.
Nolanahi ere, meskita hau Samarkandako eraikin handienetakoa eta ospetsuenetakoa da. Ate nagusia 35 metro garai da. Behiala lau minarete zituen, erdiko patioa haitzurdinez eta zeramikaz galtzadatua zegoen, haitzurdinezko 400 zutabeko arkupeak inguratua. Eraikinaren zati handiena 1897ko lurrikaran behera etorri zen, baina gobernuak berriki zaharberritu du, jatorrizko zeramikekin. Gaur egun, nahiz eta tamaina neurrigabeak oraindik ere liluragarri bihurtu, lehen izandakoaren itzala baino ez da.
Gur-e Amir mausoleoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gur-e Amir, "Erregearen hilobia" persieraz, Tamerlann lurperatua dagoen tokia da. Hirian egoera onenean dagoen monumentuetako bat da. SESBen garaian zaharberritu zuten eta orain jatorrizko egoera berreskuratu du.
Mausoleoaren oinplanoa oktogono bat da, zilindro itxurako danbor bat eta kupula handi batekin. Kanpoaldea mosaiko urdin-berdekaraz estalia dago. Kupularen azpian hilobiak daude: erdian Tamerlanena eta inguruan beste bost.
Islamdar arkitekturan garrantzi handiko eraikina da, beste hainbat hilobiren eredu eta aitzindaria. Hauen arten daude Hamayunen hilobia Delhin eta Taj Mahal Agran, Tamerlanen oinordekoek eraikiak India iparraldean.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Samarkandako klima erdi-agorra da (Köppen klima sailkapena: BSk) uda bero eta lehorrekin eta negu fresko eta erdi-hezeekin. Uztaila eta abuztua hilabete beroenak dira, 40 °C igarotzeraino. Prezipitazio urria apirilean izaten da gehien bat[3]
Datu klimatikoak (Samarkanda) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.1 | 7.9 | 13.5 | 20.8 | 26.4 | 32.0 | 33.8 | 32.2 | 27.9 | 21.0 | 14.9 | 9.2 | 20.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.6 | 2.2 | 7.8 | 14.5 | 19.5 | 24.5 | 26.2 | 24.2 | 19.3 | 12.7 | 7.5 | 3.3 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.3 | −1.4 | 3.2 | 8.9 | 12.7 | 16.4 | 17.8 | 15.9 | 11.2 | 6.0 | 2.0 | −0.9 | 7.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 44 | 39 | 71 | 63 | 33 | 4 | 4 | 0 | 4 | 24 | 28 | 41 | 355 |
Iturria: Hong Kong Observatory[4] |
Senide hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iran Nishapur, Iran
- Uzbekistan Bukhara, Uzbekistan
- Afganistan Balkh, Afganistan
- Turkmenistan Merv, Turkmenistan
- Peru Cuzco, Peru
- Pakistan Lahore, Pakistan
- Ukraina Lviv, Ukraina
- Tunisia Kairouan, Tunisia
- Turkia Istanbul, Turkia
- Turkia İzmir, Turkia
- Tajikistan Khujand, Tajikistan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Columbia-Lippincott Gazeteer. 1657 or.
- ↑ Samarkand.info. Weather in Samarkand. .
- ↑ Climatological Normals of Samarkand. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Samarcande (Amin Maalouf idazlearen eleberri historikoa)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizateriaren Ondarea Uzbekistanen | ||
---|---|---|
Bukharako hirigune historikoa • Itchan Kala • Samarkanda - kulturen bidegurutzea • Shahrisabz hirigune historikoa |