Mary Engle Pennington

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Engle Pennington

Bizitza
JaiotzaNashville1872ko urriaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1952ko abenduaren 27a (80 urte)
Hobiratze lekuaLaurel Hill Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPennsylvaniako Unibertsitatea 1895) Doktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, asmatzailea, bakteriologoa eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila  (1908 -  1919)
Jasotako sariak
KidetzaKappa Kappa Gamma (en) Itzuli
Sigma Xi (en) Itzuli
Philadelphia Pathological Society (en) Itzuli

Find a Grave: 19786785 Edit the value on Wikidata

Mary Engle Pennington (Nashville, Estatu Batuak, 1872ko urriak 8a- New York, Estatu Batuak, 1952ko abenduak 27a) estatubatuar kimikari bakteriologiko, asmatzaile eta hozte-sistemaren injinerua izan zen.

Haurtzaroa, gaztaroa eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak Henry y Sarah B. (Malony) Pennington ziren. Maryk bere bizitza osoa Filadelfian (Pennsylvania) igaro zuen, bera jaio ostean bere gurasoekin batera etxez aldatu baitziren.

Maryk zientziarekiko interesa, txikia zenetik adierazi zuen, 12 urte zituela kimika-medikoari buruzko liburu bat irakurtzean.  

Kimika eta biologia ikasi zuen “Towne Scientific School” unibertsitatean, horrela, 1892. urtean ‘gaitasuneko edo konpetentziako agiri edo zertifikatua’ soilik lortuz lizentziatura lortu beharrean, garai hartan emakumeek ezin zutelako gradu unibertsitariorik lortu.

Baina, Mary ez zen gogogabetu eta bere ikasketekin jarraitzea erabaki zuen, azkenean, 1895ean Pennsylvaniako Unibertsitatean doktoretza eskuratuz, unibertsitate hura, emakumeei tituluak ematen zizkien unibertsitate bakarrenetarikoa zelako. Bertan, unibertsitate-bekaduna izan zen 1895 eta 1896 urteen artean, eta bekaduna ere kimika fisiologikan “Yale Unibertsitatea”n 1897tik 1899rarte, non, Mendel-ekin batera, kimika fisiologikoa aztertu zuen.

Lortutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1898an, Pennsylvaniako “Women’s Medical College”an laborategi klinikoaren zuzendariaren postua hartu zuen. Baita ere, 1898 eta 1901. urteen artean, Pennsylvaniako Unibertsitatean Higienearen departamentuaren ikertzailea izan zen.

1905ean, “Estatu Batuetako Nekazaritza Departamentuko Kimika Bulego”-ra bateratu zen. Geroago, bertan, “Estatu Batuetako Elikagai eta Medikamentuen Administrazioa(FDA)”aren parte izatera pasatu zen.

Urte bat pasa ondoren, 1906an, Elikagai eta Medikamentu Puruen Legea onartuz gero, Mary “Elikagaien Ikerketa Laborategia”-ren buru bilakatu zen. Gainera, Pennington lege horren inplementazioaren biderakusle izan zen, hain zuzen ere, kadukatzen ziren produktuen garraio, mugimendu eta biltegiratzea gainbegiratuz.

Hozte-sistemari lotutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikerketa eta lanei esker, arrantzatu ondoren arrain xerrak izozteko eta biltzeko gai izan zen.  Horrela, esnea, hegaztia, arrautza eta arraina prozesatu, biltegiratu eta bidaltzeko metodo seguru eta sanitarioen eboluzioen buru bihurtuz.

Laborategian, oiloen prozesamendu segurua landu zuen, baita esnearen kontaminazio bakterianoa ekiditeko segurtasuneko prozesuak jorratu ere.

Gainera, nazioan zehar bidaiatu zuen auto hozkailu edo errefrigeratuen efizientzia eta horien eraikuntza eta isolamendu gomendagarriak ikertzeko.

Maryk 40 urte baino gehiago igaro zituen gobernuari eta publikoari kadukatzen ziren elikagaien erabilpen eta teknika aproposak erakusten eta azaltzen, bere helburu nagusia, kimiko bakteriologoa izanda, elikagaien segurtasuna eta freskura mantentzea baita.

Bere azken urteetan, errefrigeratu moderno eta komertzialen eraikuntzan eta domestikoekin ibili zen.

1923.urtean, Amerikar Berogailu, errefrijerazio eta aire girotuaren Injerineruen Sozietateak Pennington-i errefrijerazio domestikoaren autoritate printzipal moduan izendatu zuten. Gainera, bere lorpenengatik, “Izotz emakumea” deitu zioten. Gainera, 1959an “ Korraleko Hegaztien Sozietate Historikoaren Ospearen Aretoa” rako lehen emakume aukeratua izan zen eta baita ere  “Hozkailuko injineruen Sozietate Estatubatuarra”ren parte bilakatu zen, kontsultore eta presidenteordea postua lortuz, 1947an. Eta lanbide horretan jardun zuen hil zen arte.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Engle Pennington-ek , “American Chemical Society”-n emakumeei emandako saririk garrantzitsuena jaso zuen, Garvan-Oil domina, hain zuzen.  

Gainera 2018an, Asmatzaile Nazionalen Ospearen Aretoaren parte egin zuten, baita 2002 ere, Emakume Nazionalen Ospearen Aretoaren parte izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]