Mary Lee

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Lee

(1885)
Bizitza
JaiotzaMonaghaneko konderria1821eko otsailaren 14a
Herrialdea Irlandako Errepublika
Heriotza1909ko irailaren 18a (88 urte)
Jarduerak
Jardueraksufragettea
Jasotako sariak

Mary Walsh, Lee abizenez ezaguna (Monaghan, 1821eko otsailaren 14a - 1909ko irailaren 18a), sufragista eta Hegoaldeko Australiako erreformatzaile sozial aktibo irlandar-australiarra zen.[1][2]

Estatua, North Terrace, Adelaide.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Walsh Irlandan jaio zen, Kilknock Estaten, Monoghan konderrian. George Leerekin ezkondu zen, 1844an. Bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen; Ben semea Adelaidan (Australia) jarri zen bizitzen. 1879an gaixotu zenean, Lee eta haren alaba, Evelyn, Adelaidera joan ziren bizitzera. Orient ontziaren inaugurazio-bidaian parte hartu zuten. Ben 1880ko azaroaren 2an hil zen.

Australia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883an, Lee Social Purity Society (en) elkarteko emakumeen batzordean sartu zen. Gizarteak emakume gazteen egoera sozial eta juridikoari buruzko legea aldatzeko eskatzen zuen, gai hauetan eragiteko: haurren lana amaitzea, neskatoak abusuetatik babestea eta prostituta bihurtzea eragoztea, edo indarraz ezkondutako neskei laguntzea. 1885ean, elkarteak lege bat pasaraztea lortu zuen Criminal Law Consolidation Amendment Act-en, eta sexurako adin-nagusitasuna 13 urtetik 16 urtera igo zen. Bere lehen arrakasta emakume gazteentzako lege-proiektu berri bat izan zen, gizon batek 16 urtetik beherako neska batekin izandako sexu-harremana legez kanpo uzten zuena.

Social Purity Society emakumeen lan-baldintzez ere arduratu zen. 1885eko zuzenketa bozkatu ondoren, elkarteak langileen eskubideen aldeko kanpaina hasi zuen. 1889ko abenduan egindako bilera batean, emakumeen sindikatu bat sortzea proposatu zuen Leek. The Working Women's Trades Union (en) 1890ean sortu zuten; Lee idazkari izan zen bi urtez. 1893an, Lanbide eta Lan Kontseiluaren bileretara joan zen, eta jantzigintzako lan-baldintzak eta zailtasunak zituzten emakumeen arazoak aztertu zituen azpibatzordearen kide izan zen. Haurrentzako Batzordean ere parte hartu zuen, zeinak arropa eta elikagaiak banatzen baitzizkien 1890eko hamarkadako depresio ekonomikoak kaltetutako familiei.

1888ko uztailaren 13an, Lee, Social Purity League elkartea eta beste pertsona batzuek Women's Suffrage League (en) osatu zuten Hegoaldeko Australian, emakumeen boto-eskubidearen alde borrokatu zena. Lee ohorezko idazkarikide izan zen sei urte eta erdiz. Bere diskurtsoen eta bere gutunen transkripzioek erakusten dute emakume argia eta logikoa zela, argudio sendoak erabiltzen zituena. Bere komunikatzeko moduan, umorea ere erakusten zuen. 1889an, hau idatzi zuen:

« Let husbands, brothers, fathers, be kept in mind that it is the duty of every free man to leave his daughters as free as his sons. -as women assist in maintaining Government they have a right to a say how and by whom they shall be governed. Nineteenth century civilisation has accorded to women the same political status as to the idiot and the criminal. Such is the basis of our reverence for the person of women and of our estimate of her work. »

Itzulpena:

« Senarrek, anaiek eta aitek gogoan izan bezate gizon libre ororen betebeharra dela bere alabak semeak bezain libre uztea. [...] Emakumeek gobernua mantentzen laguntzen dute, eta nola eta nork gobernatu behar dituen esateko eskubidea dute. XIX. mendeko zibilizazioak ergelei eta gaizkileei besteko estatus politikoa eman zien emakumeei. Hori da emakume pertsonarekiko errespetuaren eta haien lanaren estimazioaren gure oinarria. »

Lee ere aktiboa zen langile-klasearen eskubideen sustapenean. Hona hemen The Barrier Miner-en 1892ko Broken Hilleko meatzarien grebari buruzko gogoetak:

« ... Sir, this strike has one feature which renders it more profoundly interesting than any of its predecessors...which must secure it a prominent and distinguished page when the history of these colonies shall be written. It is that the women of Broken Hill are the first great body of working women who have raised their voices in united protest against the glaring injustice that ‘the present constitution will not allow them a voice in framing the laws[3]... »

Itzulpena:

« ... Jauna, greba honek aurrekoak baino sakonago interesgarriago egiten duen ezaugarri bat du... kolonia hauen historia idatzi behar den orrialde garrantzitsu eta bereizgarria idatzi behar duena. Broken Hill-eko emakumeak dira ahotsa altxatu duen lehen emakume langile taldea da egungo konstituzioak ahalbidetzen ez dien injustizia nabarmenaren aurka, ez ditu baimentzen legeen esparruan beren iritzia adieraztea... »

Hegoaldeko Australiako Parlamentura 1889 eta 1893 artean aurkeztutako emakumeen boto-eskubidea baimentzeko lege-proiektu guztiek porrot egin zuten. Zeelanda Berrian emakumeen sufragio lortu berriak bultzatuta, Lee, Social Purity League, Woman's Christian Temperance Union (en) eta Liga Demokratikoa Hegoaldeko Australia osoan zehar ibili ziren, baita iparraldeko lurraldeetan ere, eskaera baterako sinadurak biltzeko xedez. 1894ko abuztuaren 23an, Hegoaldeko Australiako Parlamentuak Adult Suffrage Bill landu zuenean, haien eskaera egin zieten aipatutako militanteek. Kolonia osoan 11.600 sinadura bildu zituzten, eta elkarri itsatsitako paperezko orriekin 122 metroko luzerako biribilkia osatu zuten. Lege proiektua 1894ko abenduaren 18an onetsi zen, emakumeei boto-eskubidea eta Parlamenturako hauteskundeetara aurkezteko eskubidea emanez.

Lee, gero, balizko boto-emaileen hezkuntzan sartu zen, emakumeak hauteskunde-zerrendetan izena ematera eta botoa ematera bultzatuz. 75 urte bete zituenerako, 60.000 emakume zeuden zerrendetan izena emanda. 1885ean, Parlamentura aurkeztu zedila eskatu zioten, baina uko egin zion.

1896an, alienatuen asiloetako begirale ofizialaren ohorezko postuan izendatu zuten; eginkizun horretan ziharduen emakume bakarra zen. Bere bizitzako azken zati horretan, Leek diru-arazoak izan zituen; orduan, bere liburutegia saldu behar izan zuen. Australiako beste estatu batzuetako emakumeei idazten jarraitu zuen, non artean ez baitzen emakumezkoen sufragioa baimendu.[4]

1909an hil zen, lehenik pleuresia batek eta ondoren gripeak jota. Ben semearen ondoan lurperatuta dago.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mary Lee Close, bere izena Canberrako Bonython auzo pobre batean.[5]
  • 1994an, Australiako hegoaldeko emakumeen emantzipazioaren mendeurrena ospatzeko, heroi nazionalaren aitorpena eman zitzaion. Txanponaren Etxeak txanpon berezi bat jaulki zuen bere omenez.[6]
  • 2001ean, Victorian Honour Roll of Women, Australiako komunitateko ekintzaileentzako saria.[7]
  • 2018an Mary Leeren biografia osoa argitaratu zuen Denise Georgek.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

  1. (Ingelesez) «28 Jul 2008 - Mary Lee - Archived Website» Trove (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  2. (Ingelesez) «Mary Lee: The Irishwoman who became a leading light in Australia’s suffragist movement» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  3. Bloodworth, S. (1996) The Rebel Women of Broken Hill in Militant Spirits, La Trobe University, Melbourne.
  4. (Ingelesez) Jones, Helen. «Serena Lake (1842–1902)» Australian Dictionary of Biography (National Centre of Biography, Australian National University) (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  5. «Australian Capital Territory National Memorials Ordinance 1928 Determination – Commonwealth of Australia Gazette. Periodic (National : 1977–2011), p.5» Trove 1988-08-31.
  6. a b Review of Mary Lee, by Denise George in Irish Times 5 January 2018.
  7. «Victorian Honour Roll of Women» Wikipedia 2022-12-30.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maybanke Anderson (1845–1927), emakumeen eta haurren eskubideen defendatzailea eta sufragista
  • Annette Bear-Crawford (1853–1899), sufragista
  • Rosetta Jane Birks (1856–1911), erreformista soziala, filantropoa eta sufragista
  • Mary Colton (1822-1898), Emakumeen Sufragioaren aldeko Ligako lehendakaria, 1892 eta 1895 bitartean
  • Edith Cowan (1861–1932), politikaria, Australiako parlamentuan aukeratutako lehen emakumea
  • Henrietta Dugdale (1827–1918), Australiako emakumeen sufragiorako lehen elkartearen sortzailea
  • Kate Dwyer (1861–1949) , irakasle eta lider laborista, Womanhood Suffrage League of New South Wales taldeko kidea
  • Fanny Furner (1864–1938), ekintzailea, Manlyren tokiko gobernuan hautatutako lehen emakumea
  • Belle Theresa Golding (1864–1940), feminista sufragista eta ekintzaile laborista
  • Vida Goldstein (1869–1949), politika feminista, Britainiar Inperioan parlamentu nazionalean hautatua izan den lehen emakumea
  • Serena Lake (1842-1902), predikatzaile ebanjelista eta gizarte-erreformista, emakumeen sufragioaren aldeko aktibista
  • Louisa Lawson (1848–1920), poeta, idazle eta ekintzaile feminista
  • Emma Miller (1839–1917), lidergo sindikalean aitzindaria, Women's Equal Franchise Association-en sortzaileetako bat
  • Elizabeth Webb Nicholls (1850–1943), Hego Australiako emakumeen sufragioaren aldeko aktibista
  • Jessie Rooke (1845–1906), Tasmaniako sufragista eta erreformista
  • Rose Scott (1847–1925), Women's Political Education League-ren sortzailea
  • Catherine Helen Spence (1825–1910), idazle, irakasle eta kazetaria,
  • Jessie Street (1889–1970), feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]