Mary Lou Williams
| Mary Lou Williams | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Mary Elfrieda Scruggs |
| Jaiotza | Atlanta, 1910eko maiatzaren 8a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Durham, 1981eko maiatzaren 28a (71 urte) |
| Hobiratze lekua | Calvary Catholic Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: maxkuriko minbizia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Westinghouse High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | jazz pianist (en) |
| Enplegatzailea(k) | Duke Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | |
| Genero artistikoa | jazza musika klasikoa Free-jazza Hard bopa swinga big banda gospela |
| Musika instrumentua | pianoa |
| Diskoetxea | Atlantic Records Decca Records Brunswick King Records Victor |
Mary Lou Williams (Mary Elfrieda Scruggs jaioa; Atlanta, 1910eko maiatzaren 8a - Durham, 1981eko maiatzaren 28a) estatubatuar jazz piano-jotzaile eta musikagilea izan zen. Ehundaka abesti eta ehun album baino gehiago grabatu zituen.[1] Williamsek Duke Ellington edota Benny Goodmanentzat idatzi zuen eta Thelonious Monk, Charlie Parker, Miles Davis, Tadd Dameron, Bud Powell edo Dizzy Gillespie lagunak eta lankideak izan zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Williams Atlantan jaio zen, Georgian, hamaika anai-arreben artean bigarrena zen. Pennsylvaniako Pittsburgh hiriko East Liberty auzoan hazi zen[2]. Oso gazte hasi zen musika lantzen, 3 urterekin bere kabuz ikasi zuen pianoa jotzen[3]. Zazpi urterekin jendaurrean jotzen hasi zen eta "The Little Piano Girl" moduan ezagun egiten hasi zen Pittsburgh-en[4]. Musikari profesional bihurtu zen bere nerabezaroan eta Lovie Austin aipatzen zuen bere influentzia nabarmenen artean[5]. 1926ko azaroan John Williams jazz saxofonistarekin ezkondu zen[2].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Albuma | Etxea |
|---|---|---|
| 1945 | The Zodiac Suite | Folkways |
| 1953 | The First Lady of the Piano | Vogue |
| 1953 | A Keyboard History | Jazztone |
| 1959 | Messin' 'Round in Montmartre | Storyville |
| 1963 | Black Christ of the Andes | Folkways |
| 1964 | Music for Peace | Mary |
| 1964 | Mary Lou's Mass | Mary |
| 1970 | From the Heart | Chiaroscuro |
| 1974 | Zoning | Folkways |
| 1975 | Free Spirits | Steeplechase |
| 1977 | Embraced | Pablo |
| 1977 | My Mama Pinned a Rose on Me | Pablo |
| 1978 | Solo Recital | Pablo |
| 1993 | Town Hall '45: The Zodiac Suite | Vintage Jazz Classics |
| 1994 | Live at the Cookery | Chiaroscuro |
| 1999 | At Rick's Café Americain | Storyville |
| 2002 | Live at the Keystone Korner | HighNote |
| 2004 | Marian McPartland's Piano Jazz with Guest Mary Lou Williams | Jazz Alliance |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kernodle, Tammy L.. (2004). Soul on Soul: The Life and Music of Mary Lou Williams. ISBN 1-55553-606-9..
- ↑ a b Frank., Driggs,. (2005). Kansas City jazz : from ragtime to bebop : a history. Oxford University Press ISBN 0195047672. PMC 57002870. (kontsulta data: 2019-03-23).
- ↑ (Ingelesez) «Mary Lou Williams» Biography (kontsulta data: 2019-03-23).
- ↑ Ann., Ingalls,. (2010). The little piano girl. Houghton Mifflin Books for Children ISBN 9780618959747. PMC 262209086. (kontsulta data: 2019-03-23).
- ↑ 1949-, Dahl, Linda,. (1999). Morning glory : a biography of Mary Lou Williams. (1st ed. argitaraldia) Pantheon Books ISBN 0375408991. PMC 41465644. (kontsulta data: 2019-03-23).
| Artikulu hau Georgiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |