Maskarada (antzerki taldea)
Maskarada (antzerki taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Urteak | 1980—2003 |
Mikel Martinez Patxo Telleria Aitzpea Goenaga Aitor Mazo Jokin Oregi |
Maskarada (antzerki taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | antzerki konpainia |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1980 |
Desagerpena | 2003 |
"Maskarada" antzerki taldea izan zen, Bilbon eta 1980an sortutakoa, hamarkada hartan erreferentziazkoa izandakoa. Izan ere, euskaraz maila profesionalean apustua egin zuen lehendabizikoa izan zen.
Hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo lanak umeentzat egin zituzten: "Logalea zeukan ekilibristaren kasua", "Jimmy Pottolo eta zapataria" eta "Danbor magikoa".
Arrakasta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983an "Tira jira bira" kale ikuskizuna egin ondoren, hurrengo urtean arrakasta eskuratu zuten Dario Fo italiarraren lan baten egokitzapenarekin, "Pistolaren begi zuri-beltzak" alegia, Bilboko Campos Eliseos Antzokian estreinatutakoa. Hain zuzen ere, modu profesionalean eta euskaraz egindako lehen antzezlana izan zen.
Emaitza hauek lortu eta gero, 1985ean beste estreinaldi arrakastatsua egin zuten, "Gastibeltzaren karabinak" lanarena, Marc Legasseren eleberriatik Bernardo Atxagak eta Oskorrik moldatutakoa.
Azkenik, 1986an "Harrizko Aresti hau" aurkeztu zuten, Atxaga eta Oskorriren laguntzarekin berriro ere, eta 1987an Edorta Jimenezek idatzitako "Gernika 16:30 BSO" muntaketa handiko ikuskizuna.
1988an Kontrabaxua monologoa jarri zuten martxan arrakasta handiarekin, aktore bakarra Mikel Martinez zela.
1996an Oskorriren Landalan diskoaren kontzertuetan parte hartzen zuten.
Krisialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo lanak xumeagoak izan ziren, eta gaztelaniaz ere egiteari ekin zioten ("La importancia de llamarse Ernesto").
Apurka-apurka taldea desegiten joan zen.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikel Martinez, Patxo Telleria, Aitor Mazo, Carlos Panera, eta Aitzpea Goenaga taldekideen artean egon ziren. Jokin Oregi ere azken urteetan.
-
Oskorriren Landalan diskoaren iragarkian (1996-02-23)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitor Zuberogoitia & Pedro Zuberogoitia. Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia. Bilboko Udala, ISBN: 8488714955, 2008.