Matalazen hiltzea
Matalazen hiltzea | |
---|---|
Pier Paul Berzaitzen, Niko Etxarten, Amaia Zubiriaren eta Imanol Larzabalen musika-lana | |
Egilea(k) | Pier Paul Berzaitz, Niko Etxart, Amaia Zubiria eta Imanol Larzabal |
Argitaratze-data | 1955 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara eta zuberera |
Hitzak | Pierre Bordazarre |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pierre Bordazarre |
Argumentu nagusia | Bernard Goienetxea |
Matalazen hiltzea iEtxahun Iruriren Matalaz pastoraleji abesti bat da 1955ean. Niko Etxartek, Amaia Zubiriak edota Imanol Larzabalek <[1]abestu izan dute.[2][3] Pier Paul Berzaitz zuberotarrak Lili baten kantorea albumean (Elkar 2005) sartu zuen,[4] eta 13 urte geroago Zortzi bikoteak ere (Anorack Records. 2018).[5]

Bernard Goihenetxe, Matalaz ere deitua, Mitikileko (Zuberoa) erretore zen; izena etxetik zetorkion, gaur egun Goihetx bilakatu dena. XVII. mendean, zuberotarrek harengan konfiantza ezarri ondotik, buruzagi izendatu zuten: 1661ean, beste 7.000 zuberotarrekin, Matalaz jauntxoen aurka altxatu zen. Nekazarien eta Frantziako Armadaren arteko borroken ondoren, matxinadak ez zuen aurrera egin. Lau hilabeteko gudaren ostean, lepoa moztu zioten Lextarreko plazan —Zuberoako garai hartako hiriburua—. Horren ondorioak izan ziren zuberotarren foru eta eskubideak murriztea eta bertako nobleziaren boterea sendotzea.[6]

Matalazen irudiak bizirik iraun du gaur egun arte. Horren froga da Piarres Lartzabalek Matalas antzeslana sortu zuen 1968an[7].
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zubereraz (1955)[2] |
---|
|
Antzeko beste abesti bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Matalaz (edo Dolu gabe) Zuberoako abesti herrikoiak ere Bernard Goienetxe apaiz zuberotarraren omenez sortu zuten.[2] Hitzak Jean-Louis Davantena dira eta musika herrikoia.[6] Urte askotan ez zen ezaguna nor zen hitzen egilea, baina 2023an Davantek adierazi zuen berak idatzi zituela 1950an eta zuzenketa pare bat proposatu zituen.[6]
Benito lertxundik zabaldu zuen gero abestia Euskal Herri osoan 1981eko Altabizkar / Itzaltzuko bardoari albumean[8] eta 1993an Hunkidura kuttunak I albumean.[9]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Matalaz hiltzia (Imanol Larzabal). (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ a b c Ordoki, Zuhaitz. (2016-11-14). «Matalaz, historia bat eta bi abesti • ZUZEU» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Etxahun Iruri. (1980). «Matalazen hiltzia (Etxahun eta Etxahun albuma)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Berzaitz, Pier Paul. (2005). «Lili baten kantorea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ «Zortzi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ a b c Casamajou Elkegarai, Leire. (2023-08-13). ««Matalaz hil zutenak ez ziren tirano arrotzak izan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Studio Gernika. (1968). «Matalas (1968)» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Lertxundi, Benito. (1981). «Altabizkar / Itzaltzuko bardoari» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
- ↑ Lertxundi, Benito. (1993). «Hunkidura kuttunak I» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-13).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Matalaz hiltzia (Imanol Larzabal). Euskal Karaokeak, Youtube